2010/02/17

100217 . IKUSPEGIAK ZABALTZEN

  • Ikuspegiak zabaltzen
  • 'Los Fuegos' eta 'The Baby Formula' filmak estreinatuko dituzte gaur Koldo Mitxelena kulturgunean
  • Berria, 2010-02-17 # Adrian Garcia . Donostia
EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak lau urte jarraian daramatza Les-Gay-Trans Zinemaldia antolatzen. Gay, lesbiana eta transexualen gaiak jorratzen dira zinemaldi honetan, film luze, film labur eta hainbat dokumentalekin, jendeari bestelako errealitateak gerturatzeko. Zinemaldi horren barruan estreinatuko dituzte lehen aldiz Euskal Herrian Los Fuegos eta The Baby Formula filmak. Gaur ikusi ahal izango dira Koldo Mitxelena kulturgunean, 19:00etatik aurrera.

Daniel Cortazar da Los Fuegos film laburraren zuzendaria, eta zazpi minutu irauten du. David eta Joseren bolada txarraren berri ematen du istorioak. Josek burua galdu egingo du Aste Nagusiko su festak ikusten ari dela.

Ondoren, The Baby Formula film kanadarra ikusteko parada egongo da. Jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpidatziekin emango dute filma. Bikote lesbiana baten ume biologikoa edukitzeko desioa azaltzen du filmak. Bietako batek lan egiten duen laborategiak esperma sortzeko teknika ahalbidetzen duenean, bikotearen ametsak egia bilakatuko dira: biak geldituko dira haurdun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario