2010/02/13

100213 Berria>Transexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu du Frantziak



  • Transexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu du Frantziak
  • Berria, 2010-02-13
Frantziako Gobernuak ez du gehiago gaixotasuntzat hartuko transexualitatea.Gizarte Segurantzako araudiak, iraupen luzeko gaixotasun psikiatrikoei buruz ari zelarik,«genero identitatearen inguruko nahasmendu goiztiarrak» aipatzen zituen. Osasun Ministerioak ezabatu egin du,beraz, artikulu hori, transexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kenduta. Asteazkenean kaleratu zuten agindua,Estatuko Aldizkarian. Roselyne Bachelot Osasun ministroak iazko maiatzean iragarri zuen transexualitatea gaixotasunen zerrendatik kentzeko asmoa.«Transexualitatea buruko patologia moduan hartzen ez duen munduko lehen herrialdea da Frantzia»,nabarmendu du Joel Bedos Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren Komiteko ordezkariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario