Mostrando entradas con la etiqueta Zinema. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zinema. Mostrar todas las entradas

2011/01/18

ZINEGOAK HEDAPENA


Zinegoak 2011


-----------------------------------------------------

EXTENSION ZINEGOAK
2011 
ZINEGOAK HEDAPENA




LARUNBATA 12 SABADO
Errenteria Hiria Kultur Gunean 
19:00 horas


Recessive (L)
EUA / 2010 / 31’ / vídeo
DIR/ZUZ: Logan Kibens

Shay tiene sus dudas sobre si tener un hijo con su mujer, Norah. Lucha contra su necesidad de estar genéticamente ligada a su propio hijo y contra la posibilidad de ser portadora de un trastorno genético. Al salir Norah y Shay de la casa familiar a la que habían acudido para el funeral de la tía de ésta última, ambas deberán lidiar con la naturaleza de la familia, el legado y la maternidad. “Recessive” entreteje elementos documentales, experimentales y personales para crear una película moderna y profundamente emocional.

Shayk ez dauka argi bere emazte Norarekin seme bat eduki nahi duen ala ez. Bere semearekin lotura genetikoa izatea gustatuko litzaioke baina malformazio genetiko baten eramailea denez, beldar da. Norah eta Shay azken honen izebaren hiletatik ateratzean, familiaren izaerari, amatasunari eta legatuari aurre egin beharko diete.



To Comfort You (L)
EUA / 2009 / 10’ / vídeo
DIR/ZUZ: Marc Saltarelli

El film narra la complicada relación entre una madre y su hija, seropositiva y lesbiana, y demuestra que la parte más difícil de amar es dejar ir.

Ama baten eta bere alabaren arteko harreman konplikatua azaltzen du pelikula honek, alaba seropositiboa eta lesbiana da. Maitatzearen alderik zailena joaten uztea dela agertzen du filmak.



Elige siempre cara (G)
España / 2010 / 37’ / vídeo
DIR/ZUZ: Alfonso Cortés, Juanjo López

“Elige siempre cara” cuenta cómo se vive con VIH. Son todas ellas historias narradas en primera persona, con naturalidad y sin tapujos: Pedro y Juan, pareja serodiscordante que desde hace 20 años luchan juntos por vivir con normalidad; Mikel, se considera un superviviente, infectado en el 95 cuando poco se sabía de la enfermedad; Salva, un joven que afronta el virus “sin complejos”; y Teresa, infectada por VIH desde 1998, señala que “hay que seguir dando información porque ahora la gente se ha relajado sobre este tema”, son algunos de los protagonistas de la obra.

‘Aurpegia aukeratu beti’ dokumentalak egunero GIBarekin bizitzea nolakoa den kontatzen digu lehen pertsonan, naturaltasunez eta modu argian: Pedro eta Juan elkarrekin 20 urte daraman bikotea da, normaltasunez bizi ahal izateko borrokan; Batak GIBa dauka eta besteak ez; Mikel 95ean
kutsatu zen, gaixotasunaren inguruan ezer ez genekienean; Salva, birusa konplexurik gabe onartzen duen gaztea da; eta Teresaren esanetan (1998tik kutsatua), ‘informazioa ematen jarraitu behar dugu jendea erlaxatu egin baita’. Hauek dira lan honen protagonistetako batzuk.



IGANDEA 13 DOMINGO
Errenteria Hiria Kultur Gunean
 19:00 horas


Vivir de negro (G)
España / 2010 / 12’ / vídeo
DIR/ZUZ: Alejo Flah


¿Cómo es la vida más íntima de un árbitro de fútbol? ¿Qué secretos puede llegar a esconder el mundo del deporte que más pasiones mueve?

Nolakoa ote da kirol-epaile baten bizitza pribatua? Nolako sekretuak gorde ditzazke pasiorik gehien pizten duen kirolaren munduak?



La visita (T )
Chile / 2010 / 15’ / vídeo
DIR/ZUZ: Mauricio López

Paula es una transexual femenina que vuelve a casa, tras 16 años de ausencia, para asistir al funeral de su padre.

Paula transexual femeninoa da, 16 urtetan zehar kanpoan egon ondoren etxera bueltatzen da bere aitaren hiletara.

 


GUERRILLER@S (T )
España / 2010 / 54’ / vídeo
DIR/ZUZ: Montse Pujantell


La teoría Queer dinamita los cimientos del dualismo predominante en la sociedad: hombre-mujer, homo-hetero, normal-raro… Hay tantos matices entre hombre y mujer como entre negro y blanco. “Guerriller@s” es un documental que plantea una reflexión sobre la identidad de género, una aproximación a la construcción genérica y sus “estrategias de control” a partir de un grupo bastante heterogéneo de militantes por la lucha transexual y transgénero.

Queer teoriak bertan behera uzten ditu gizartean sustraiturik dauden dualismo nagusiak: gizona-emakumea, homohetero, normal-harraroa… Emakume eta gizonen artean, beltza eta txuriaren artean bezain beste ñabardura daude. ‘Gudariak’ dokumentalak genero identitatearen inguruko hausnarketa planteatzen du, genero eraikuntza eta bere ‘kontrol estrategien’ inguruko hurbilketa, borroka transexual eta transgeneroaren alde diharduen militante talde heterogeneo baten eskutik.



ASTELEHENA 14 LUNES
Koldo Mitxelena Kulturunean
 19:00 horas


Frischluft-therapie (L)
Alemania / 2010 / 6’ / vídeo
DIR/ZUZ: Christoph Scheermann

Dos mujeres de mediana edad están sentadas en un sofá, una al lado de la otra, pero con un (enorme) espacio. Enfrente, su terapeuta. Su relación no va bien y creen necesitar ayuda externa para solucionarlo. En un momento de la terapia, la luz se va repentinamente y lo que el terapeuta ha intentado durante meses, aparece solo, en forma de aire… ¿fresco?

Adin ertaineko mi emakume sofa batean eserita daude, bata bestearen alboan, baina hutsune haundi bat dutela erdian. Aurrez-aurre beraien terapeuta. Elkarren arteko erlazioa ez doa ondo eta kanpoko laguntza behar dutela uste dute. Terapian daudela bapatean argia joan eta hortxe agertuko da
terapeutak hilabeteetan zehar bilatu duena, bera bakarrik, haize freskuaren itxuraz?



Cuchillo de palo – 108 (G)
España- Paraguay / 2010 / 93’ / vídeo
DIR/ZUZ: Renate Costa

“Era invierno. Mi papá nos llamó urgente. Habían encontrado el cuerpo desnudo de mi tío en el suelo. Mis parientes estaban ahí. Me pidieron que entrase y eligiese la ropa con la que se le iba a velar. Me acerqué a su ropero: estaba vacío. Cuando pregunté de qué murió me dijeron: “de tristeza”.
Aquella respuesta contradecía todos mis recuerdos sobre su vida. Rodolfo fue el único hermano de mi padre que no quiso ser herrero como mi abuelo. En el Paraguay de los ochenta, bajo la dictadura de Stroessner, quería ser bailarín. Esta es la búsqueda de las huellas de su vida y el descubrimientode que fue incluido en  una de las “listas de homosexuales o 108”, arrestado y torturado por ello.”, Renate Costa.

“Negua zen. Nire aitak presaka deitu zigun. Nire osabaren gorpu hila aurkitu zuten lurrean. Nire familiarrak bertan zeuden. Sartzeko eta jarri behar genion arropa aukeratzeko eskatu zidaten. Bere armairura gerturatu eta hutsik zegoela ikusi nuen. Bere heriotzaren zergatia galdetu nienean ‘tristuragatik’ izan zela azaldu zidaten. Erantzun hori ez zetorren bat nik bere bizitzari buruz nituen oroitzapenekin. Nire aitaren anaien artean Rodolfo izan zen errementaria izan nahi ez zuen bakarra. Laurogeigarren hamarkadako Paraguain, Stroessner-en diktadurapean, dantzaria izan nahi zuen. Bere bizitzaren aztarnen bilaketa da hau, ‘homosexualen zerrendak edota 108’ delakoetan sartu zuten eta giltzaperatua eta torturatua izan zen. “, Renate Costa.

2010/06/17

Zine astea Basaurin Ekainak 17-24


BESTE SEXUALITATEAK ZINEMA ASTEA
SEMANA DE CINE OTRAS SEXUALIDADES
EKAINAREN 17tik 24ra - DEL 17 AL 24 DE JUNIO
IBAIGANE ZINEMA - BASAURI 2010


Beste Sexualitateak Zinema-Astea Bizkaiko EHGAMen (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua) aspaldiko proiektua da. Bere momentuan ezin izan zen gauzatu finantziazio-arazoengatik. Aurten, aldiz, posible izan da Basuri 500 eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzari esker.
Izan ere, izenak berak iradokitzen duen legez, Beste Sexualitateak zinema-asteak gizakion sexualitatea anitza dela, askotarikoa, erakutsi nahi du, aniztasun honen isla diren pelikulak eskeiniz. Beste sexualitateak esaten dugunean, heterosexualitate prototipikoa (gizon-andre helduak, gehienetan ezkonduak, normalean adin berekoak, seme-alabekin...) ez den adierazpen afektibo-sexual oroz mintzatzen gara: homosexualitateaz, transexualitateaz, intersexualitateaz, adinekoen sexualitateaz, gutxituenaz...
Emanaldiak Basauriko Ibaigane Zinema aretoan izango dira ekainaren 17tik 24ra bitartean.


Otras Sexualidades Semana de Cine es un antiguo proyecto de EHGAM (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua) de Bizkaia. En su momento no pudo materializarse por problemas de financiación. Este año, sin embargo, sí ha sido posible gracias a la ayuda de Basuri 500 y de la Diputación Foral de Bizkaia.
Como su mismo nombre sugiere, la semana de cine Otras Sexualidades quiere mostrar que la sexualidad humana es diversa, ofreciendo una relación de películas que reflejan esa pluralidad. Cuando hablamos de otras sexualidades nos referimos a todas aquellas manifestaciones afectivo-sexuales que no sean la heterosexualidad prototípica (hombre-mujer adultos, casi siempre casados, de una edad similar, con hijos/as...), tales como la homosexualidad, la transexualidad, la intersexualidad, la sexualidad en la vejez, la de los/as disminuidos/as...

Las proyecciones serán en el cine Ibaigane Zinema de Basauri, del 17 al 24 de junio.


EGITARAUA/ PROGRAMA:

80 EGUNEAN. Jon Garaño & Jose Marí Goenaga-Euskadi-2010
Ekainak 17-18-19 Junio · 19:30-22:00 · 4 €
Ekainak 20 Junio · 17:30-20:00 · 4 €


AN EDUCATION. Lone Scherfig-Reino Unido-2009
Ekainak 21 Junio · 20:00 · 4 €


EL CÓNSUL DE SODOMA. Sigfrid Monleón-España-2009
Ekainak 22 Junio · 20:00 · 4 €


NACIDAS PARA SUFRIR. Miguel Albadalejo-España-2009
Ekianak 23 Junio · 20:00 · 4 €


YO, TAMBIÉN. Álvaro Pastor & Antonio Naharro-España-2009
Ekainak 24 Junio · 20:00 · 4 €
- Aurreko mezua erakutsi -

2010/04/26

20100423- Homosexualitatearen naturaltasuna, «80 egunean»


Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko dute gaur «80 egunean» filma. Adinean aurrera doazen bi emakumeren arteko harremana oinarri hartuta, homosexualitatea ahalik eta erarik «naturalenean eta gertukoenean» irudikatu dute bi zuzendariek beren lehenengo film luzean.


Axun (Itziar Aizpuru) eta Maite (Mariasun Pagoaga) gazte denboran lagun min izandakoak dira. Denboraren poderioz, alabaina, harremana galdu dute, tartean berrogeita hamar urte igaro direlarik. Kasualitatearen poderioz, berriro elkartu dira Donostiako erietxe batean. Maite gaixotasun larria duen anaia zaintzen ari da eta Axunek alabaren mutil lagun ohiaren zainketa bere gain hartuko du, horrek istripua izan ondoren. Dagoeneko, ordea, hirurogeita hamar urteren bueltan dabiltza biak eta bi mundu erabat desberdinetan bizitakoak dira. Axun baserri giroan bizi da, senarra du eta tradizioz jositako bizimodura ohitu da. Maite, bestalde, pianoko irakaslea da, erretiroa hartzeko zorian dagoena, eta era askean bizi du bere homosexualitatea. Gaztetan biek elkarrekin izandako sentimenduak agerian geratuko dira berriro, laurogei eguneko epean.

«80 egunean» da, hain zuzen, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu duten lehenengo film luzea eta gaur lehen aldiz pantaila handian ikusi ahal izango dena Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian (Euskal Herriko aretoetara maiatzaren 21ean helduko da). Euskara hutsean egina, adineko pertsonen arteko harremanak eta, guztien gainetik, bi emakumeren artekoak biltzen ditu. «Adineko jendea zinemara ekartzea erakargarri egiten zitzaigun eta, horrez gain, nire bi laguni antzeko egoera bat gertatu zitzaien, nahiz eta istorioarekin zerikusi handirik ez duen, eta hortik abiatu zen proiektua», agertu zuen Garañok atzoko prentsaurrekoan.

Gaiaren aldetik, «zailtasun ugari» dituen lana dela onartu zuten zuzendariek eta «erridikuluan erortzeko arriskua» ere ikusten zutela nabarmendu zuten, gaia izan baita filmaren «erronkarik nagusiena». Ildo horretatik, bi emakume helduen arteko harremana «naturaltasunez eta ezer behartu gabe» helarazten saiatu dira, «ahalik eta erarik gertukoenean». Helburu hori lortzeko, Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga, azken hau zineman eta interpretazio lanetan inoiz aritu ez dena, baliatu dituzte, nahiz eta beste pertsonaia batzuei ere tratamendu berezia eman dieten, Jose Ramon Argoitia -Juan Mari, Axunen senarra-, kasurako. «Axun eta Maite dira pertsonaia nagusiak, baina Argoitiaren papera ere pixkana-pixkana filmean txertatu dugu, beraien arteko harremana ere agerian uzteko», esan zuen Garañok.

Aizpuru lehenagotik aktore lanetan aritutakoa bada ere, Pagolarentzat lehenengo aukera izan da kameraren aurrean jartzeko. Erraza eta era berean gogorra izan da estreinako lan hori. «Lehenengo egitasmoa izan da niretzat. Hasieran zalantza izan nuen non sartuko nintzen ez nekielako baina, behin lanean hasita, etxean bezala sentitu naiz. Gu beraientzat (zuzendarientzat) bi ama bezala izan gara, eta haiek guretzat gure semeak bezala», nabarmendu zuen Pagoagak.

Irusoinek eta Moriartik ekoiztutako lana, gaur gauean ikusi ahal izango da, 22.30etik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo den emanaldian.

Gaurtik 28a bitarte

Gaur abiatuko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko zortzigarren edizioa eta, «80 egunean» filmaz gain, Goran Paskaljevicek zuzendutako «Honeymoons» ikusi ahal izango da, 19.00etan, «The Menu» film laburrarekin batera. Aurtengoan, Paskaljevicek berak jasoko du ohorezko saria datorren ostiralera arte iraungo duen jaialdian. Aste osoan zehar, nazioarteko ekoizpenak ikusteko aukera izango da, hamaika gairen inguruan biltzen direnak: feminismoa, homosexualitatea, xenofobia, homofobia, kultura aniztasuna eta migrazioa, beste askoren artean.

2010/02/21

100217 . IV. EHGAM ZINEMALDIA - ZINEGOAK

GLAM ZINEMALDIA
IV. EHGAM LES_GAY_TRANS ZINEMALDIA
ZINEGOAK LUZAPENA


http://www.zinegoak.com/

.....................................................................................
ESKUKO EGITARAUA
.....................................................................................

OTSAILAK 17 | asteazkena | 19:00
DONOSTIAKO KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
dohainik


LOS FUEGOS
laburmetraia | G
2009 | Espainia | 7 min. | estreinaldia Euskal Herrian
zuzendaria: Daniel Cortazar

David eta José bolada txar batetan murgilduta daude, txarregia. Behin, gabaz, Aste Nagusi-ko su artifizialak ikusten dabilela David-ek burua galduko du.

David y José están pasando una mala racha, demasiado mala. Una noche, mientras ve unos fuegos artificiales de la Aste Nagusia de Bilabo, David pierde la cabeza.


THE BABY FORMULA
Haurtxoaren formula | La fórmula del bebé
luzemetraia | Lg
2008 | Kanada | 81 min. | bideoa | estreinaldia Euskal Herrian
V.O. en inglés con subtítulos en castellano
zuzendaria: Alison Reid
aktoreak: Angela Vint, Megan Fahlenbock | gidoilaria: Richard Beattie
Inside Out Toronto, Festival Internacional de Cinema Gai i Lèsbic de Barcelona

Athena eta Lilith umetxo bat izan nahi duten bi lesbiana dira… Haien bien ume biologikoa. Ezinezkoa badirudi ere, euren ametsa egia bihurtzen da Athena lan egiten dueneko laborategian esperma sortzeko teknika aurkitzen dutenean, emakumeren zelula amen bitartez. Athena Lilithen esperma erabiliz haurduntzen da, baina Lilithek ere ume bat izan nahi du. Berehala, Athenaren espermaren prestakuntza laborategian eskatzen du eta ernaltzen da. Bat-batean, bi lesbiana haurdun eta guztiz sentikorrek haien familia zoroei azaldu behar diete biak hardun daudela eta prozesuan ez duela zakilik parte hartu.

Athena y Lilith son dos lesbianas que tan sólo quieren tener un bebé. Bueno, en realidad quieren su propio hijo biológico. Parece imposible, pero sus sueños se hacen realidad cuando, en el laboratorio en el que trabaja Athena, descubren una técnica para crear esperma a partir de células madre de mujer. Se queda embarazada usando el esperma de Lilith, pero Lilith también quiere tener un bebé, así que prepara una muestra de esperma de Athena en el laboratorio y se queda embarazada. Ahora dos lesbianas embarazadas e hipersensibles tienen que explicar a sus locas familias que ambas van a tener un hijo y que en el proceso no ha habido ningún pene de por medio.

.....................................................................................

OTSAILAK 20 | larunbata | 18:00
ERRENTERIA HIRIA KULTURGUNEA

sarrera 5 €

A OSCURAS
Ilunean
laburmetraia | L
2009 | Espainia | 15 min. | bideoa | estreinaldia Euskal Herrian
zuzendaria: Eli Navarro

Mar eta Lucia lasai ari dira hizketan etxeko egongelan. Ama bat eta bere alaba igogailuan sartzen dira. Bat-batean argia joaten da eta orduantxe argitzen dira sekretuak eta aitormenak. Izan ere, badaude sentimendu batzuk argia iluntasunean bakarrik ikusten dutenak.

Mar y Lucía hablan tranquilamente en el salón de casa. Una madre y su hija entran en el ascensor. De repente se va la luz y es entonces cuando los secretos y confesiones se revelan. Porque hay sentimientos que solo ven la luz a oscuras.


BAÑOPHOBIA
laburmetraia | L
2009 | Espainia | 7 min. | bideoa | Estreinaldia Euskal Herrian
zuzendaria: Blanca Salazar

Bañophobia: zenbait emakumeren espresio estetikoaren askatasunarekin ados ez dagoen gizartearen zati handiak pairatzen duen gaixotasuna da; gure protagonistak gainditu beharko dituen ondorio dibertigarriak eraginez.

Bañophobia: trastorno generado por un gran puñado de sociedad que no comparte la libertad de expresión estética de ciertas mujeres provocando comediantes efectos secundarios que nuestra protagonista tendrá que superar.


EDIE & THEA: A VERY LONG ENGAGEMENT
Edie eta Thea: konpromiso luzea | Edie y Thea: un largo noviazgo
dokumentala | L
2009 | Estatu Batuak | 61 min. | bideoa | estreinaldia Euskal Herrian
V.O. en inglés con subtítulos en castellano
zuzendariak: Susan Muska, Greta Olafsdottir
Lesgaicinemad 14, Frameline 33, San Francisco

Bi emakume eserita daude haien bizitzetako diapositibak ikusten, elkar ezagutu zuten gaua gogoratzen, zelan etengabe dantzatzen aritu ziren. “Horren denbora luzea eman genuen dantzatzen, ezen galtzerdietan zuloa egin nuen,” dio Ediek. Horrela hasten da “Edie & Thea: Konpromiso luze bat”, elkarbizitza arrunta eta, aldi berean, apartekoa partekatu duten bi emakume helduen erretratu samurra. Arrunta, eguneroko bizitza aurkezten delako. Bien bidaiak, lana, ezkon-hitza eta lehenengo etxebizitza, esaterako. Apartekoa, Ediek eta Theak hirurogeigarren hamarkadaren hasiera itxian ezagutu baitzuten elkar, eta haien bizitzak aldaketa kultural gogor batean garatu baitira. Gréta Olafsdóttir eta Susan Muskak zuzendutako film honek haurtzarotik zahartzarora bitarteko argazki ugari erabiltzen ditu, bi emakumeen bizitzen mosaiko bat sortuz. Ediek eta Theak, bitartean, aspaldiko garaiak gogoan dituzte, Stonewall aurreko gay bizitzaren kalidoskopioa irudikatuz.

Dos mujeres están sentadas viendo diapositivas de su vida juntas, y recuerdan la noche en la que se conocieron y cómo bailaron juntas durante horas. “Bailamos durante tanto tiempo, que se me hizo un agujero en las medias,” dice Edie. Así empieza “Edie & Thea: Un largo noviazgo”, un tierno retrato de dos mujeres mayores que han compartido una vida normal - llena de viajes, trabajo e hitos como comprometerse y comprarse su primera casa - y a la vez extraordinaria. Extraordinaria porque Edie y Thea se conocieron en los cerrados principios de los sesenta, y sus vidas se han desarrollado en medio de un cambio cultural radical. Dirigida por Gréta Olafsdóttir y Susan Muska el film hace uso de abundantes fotos, desde la infancia hasta la edad adulta para crear un mosaico de la vida de las dos mujeres, mientras Edie y Thea rememoran viejos tiempos, dibujando una imagen calidoscópica de la vida gay previa al Stonewall.

.....................................................................................

OTSAILAK 21 | igandea | 19:30
ERRENTERIA HIRIA KULTURGUNEA

sarrera 5 €


SOMEBOFY IS WATCHING US
Alguien nos mira
laburmetraia | G
2008 | Kanada | 10 min. | Bideoa | estreinaldia Euskal Herrian
zuzendaria: Maxime Desmons

Alliochak eta Brunok, etorkin bi Kanadan, sexu-jolasean dabiltzate comun publiko batzuetan baina bapatean baztertzen dira bietako bat urduri jartzen denean. Geroago, kasualitatez, ingeleseko klase berean topatzen dira. Alliocha, errusiar gazte eta irekia bere bikotea izan litekeena erabakitzen saiatuko da baina hizkuntza dela eta dituzten komunikazio arazek, shock cultural aparta sortaraziko dute.

Alliocha y Bruno, dos inmigrantes en Canadá, tienen sexo de forma anónima en unos baños públicos, pero se separan bruscamente cuando uno de ellos se pone nervioso. Después, ambos se encuentran por casualidad en la misma clase de inglés. Alliocha, un joven y extrovertido ruso, intenta ganarse a su potencial pareja, pero la falta de comunicación por el idioma les lleva a un singular choque cultural.


AND THOU SHALT LOVE
Eta maite egingo duzu | Y amarás…
laburmetraia | G
2008 | Israel | 28 min. | bideoa | estreinaldia Euskal Herrian
zuzendaria: Chaim Elbaum

Armairuan dagoen soldadu israeldar ortodoxo batek bakardade sakona eta estutasuna pairatzen ditu, Jainkoarenganako maitasuna eta homosexualitatea bateratzen saiatzen delarik.

Un soldado israelí ortodoxo dentro del armario sufre una profunda soledad y angustia intentando reconciliar su amor a Dios con su homosexualidad.


REAL LIFE TEST
Bizitza Errealeko Testa | Test de la vida real
dokumentala | T
2009 | Espainia | 51 min. | bideoa | estreinaldia Euskal Herrian
V.O. en inglés con subtitulos en castellano
zuzendaria: Florencia P. Marano
Lesgaicinemad 14, Mostr’ans Barcelona 2009

Queer-teoriak gizartean nagusiak diren dualismoaren ardatzak suntsitzen ditu: gizon-emakume, homo-hetero, normal-arraro... Gizonaren eta emakumearen artean beltzaren eta zuriaren artean bezain beste ñabardura daude. Genero-aniztasunaren adierazgarri gisa, bost pertsonen egunerokotasuna aurkezten digute, normaltzat hartzen ez den gizon baten errutina, edozein emakumerena ez den errutina, “normalak” ez direnen normaltasuna.

La teoría Queer dinamita los cimientos del dualismo predominante en la sociedad: hombre-mujer, homo-hetero, normal-raro…Hay tantos matices entre hombre y mujer como entre negro y blanco. Como muestra de la diversidad de género, viviremos con 5 personajes su día a día, un día a día que no es el de un hombre “normal”, no el de una mujer cualquiera, la normalidad de los no “normales”.

2010/02/17

100217 . IKUSPEGIAK ZABALTZEN

  • Ikuspegiak zabaltzen
  • 'Los Fuegos' eta 'The Baby Formula' filmak estreinatuko dituzte gaur Koldo Mitxelena kulturgunean
  • Berria, 2010-02-17 # Adrian Garcia . Donostia
EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak lau urte jarraian daramatza Les-Gay-Trans Zinemaldia antolatzen. Gay, lesbiana eta transexualen gaiak jorratzen dira zinemaldi honetan, film luze, film labur eta hainbat dokumentalekin, jendeari bestelako errealitateak gerturatzeko. Zinemaldi horren barruan estreinatuko dituzte lehen aldiz Euskal Herrian Los Fuegos eta The Baby Formula filmak. Gaur ikusi ahal izango dira Koldo Mitxelena kulturgunean, 19:00etatik aurrera.

Daniel Cortazar da Los Fuegos film laburraren zuzendaria, eta zazpi minutu irauten du. David eta Joseren bolada txarraren berri ematen du istorioak. Josek burua galdu egingo du Aste Nagusiko su festak ikusten ari dela.

Ondoren, The Baby Formula film kanadarra ikusteko parada egongo da. Jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpidatziekin emango dute filma. Bikote lesbiana baten ume biologikoa edukitzeko desioa azaltzen du filmak. Bietako batek lan egiten duen laborategiak esperma sortzeko teknika ahalbidetzen duenean, bikotearen ametsak egia bilakatuko dira: biak geldituko dira haurdun.