Eraso bat salatzeko elkarretaratze antifaxista Bilboko Unamuno Plazan./ Marisol Ramirez, Argazki Press |
Espainiako
Barne Ministerioak gorrotozko delituen inguruko 2014ko txostena eman du
argitara, eta Sare Antifaxista, EHGAM eta Kitzikan mugimenduek Hego Euskal
Herriko datuen balorazioa egin dute. Esan dutenez, “kezkagarria” da datu horien
atzean ezkutatzen den errealitatea: eraso arrazistak, homofoboak, pobreen
aurkakoak edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen aurkakoak gero eta
maizago gertatzen dira gurean”.
Esan dutenez, txostenean agertzen diren 141 erasoak ez dira iaz gertatutako guztiak, “asko salatzen ez direlako”, eta datuak biltzeko moduez ere zalantza handiak dituztelako.
Edozein modutan, “eraso bakar bat ere” gehiegi dela esan dute, eta zenbait politikarik ematen dituzten mezuak salatu dituzte, horrelako erasoen ugaltzea eta zigorgabetasuna sustatzen dituztelakoan. Bereziki, Gasteizko alkate Javier Marotok eta Ayudas Mas Justas plataformak etorkinen inguruan egindako adierazpenak salatu dituzte, bai eta Bilboko zenbait zinegotzik cruising guneei buruz egindakoak ere.
“Horrelako mezuek zigorgabetasuna bultzatzen dute”, esan dute, eta zigorgabetasun horren adibide gisa duela gutxi Algortan (Bizkaia) izandako eraso homofoboa aipatu dute: “Orain dela bi aste gertatu zen, eta oraindik ez dago horren inguruko berririk”, esan dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario