2015/04/07

ARGIA:Eraso homofobo baten ondorioz erietxera eraman dute Kitzikaneko kide bat


Kitzikan sexu askapenerako gazte antolakundeko kide batek eraso homofoboa jasan du Getxoko Algorta auzoko taberna batean, antolakundeak berak plazaratu duenez. Gertakaria salatzeko deia zabaldu dute.

Erasoak eragindako zaurien ondorioz sexu askapenerako mugimenduko kidea erietxera eraman behar izan dutela jakinarazi du Kitzikanek.
Gertakaria salatzeko plazaratutako oharrean Kitzikanek larritzat jo du Euskal Herrian eraso homofoboak gertatzea: “Neurri handi batean, erasoa, erasotzailearen ardura den bezala, sistema matxista eta homofobo honen ondorioa ere bada”.
“Disidente sexualok eta jendarte kolektibo gutxituok, ezin dugu beti ezeren esperoan egon. Antolatzeko, borrokatzeko, eta edozein eraso homofobo, matxista, faxista edo arrazistari erantzuna emateko bagara kapazak”, gaineratu dute.
Asteartean 20:00etan bilduko dira Algortako Telletxe plazan. EHGAM, Ikasle Abertzaleak eta EH Bilduk bat egin dute deialdiarekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario