2015/04/07

EITB:Algortako jatetxe batean gertatutako eraso homofoboa salatu dute


ELKARRETARATZEA, GAUR

Erasoa salatzeko, Kitzikanek elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan

Kitzikan sexu askapenerako elkarteak Algortako jatetxe batean gertatutako eraso homofobo baten berri eman du gaur. Elkarte horretako kide bat modu bortitzean kolpatu zuten atzo, 17:30etan, eta erietxera eraman behar izan zuten, begian zauriak eta buruan kolpeak zituela. 
Erasoa salatzeko, Kitzikanek elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan. EHGAMek bat egin du deialdiarekin.
Elkarteak bidalitako oharraren arabera, atzo arratsaldean, talde horretako kidea Algortako Bikain jatetxean zegoela, egin zuten erasoa. “Algortako eta Euskal Herriko kaleak, matxista eta homofoboentzako kale arriskutsuetan nahi ditugu bihurtu”, Kitzikanen esanetan.
Biktima jatetxe bateko terrazan zerbait hartzen ari zenean jazo zen erasoa. Antza, ezagutzen zuen gizonezko bat hurbildu zitzaion eta irainak egin zizkion homosexuala izateagatik. Borrokan hasi ziren biak eta erasotzaileak aulki bat jaurti zion. Ertzaintza jatetxera heldu zenean erasotzailea joanda zegoen jada.
Erasoaz gain, aldean zuen gerriko poltsa lapurtu ziotela ere salatu du biktimak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada