2013/07/30

ARGIA:Elizak higiezinen zerga ordaintzearen aldeko mozioa onartu dute Donostian

http://www.argia.com/albistea/elizak-higiezinen-zerga-ordaintzearen-aldeko-mozioa-onartu-dute-donostian


Donostiako erdiguneko Artzai Ona eliza (Argazkia: sansebastianstyle.com)

Erlijio erakundeek ondasunen gaineko zerga ordaintzea helburu duen mozioa onartu du Donostiako Udalak, Bildu eta PSE-ren aldeko bozekin. EAJ abstenitu egin da eta PPk kontra bozkatu du.
Neurriak ez du berehalako eraginik izango: zerga kobratu ahal izateko beharrezko foru-araua aldatzeko proposamena egingo die Udalak Gipuzkoako Batzar Nagusiei, eta aldatuz gero, erilijio erakundeei ordainarazteko konpromisoa hartu du. “Erlijio sinesbideen eta haiekin lotutako erakundeen izenean” erregistratuta dauden landa eta hiri ondasun higiezinen zentsua ere egingo du Udalak.
Egungo zerga politika “herritarrekiko diskriminatzailea” dela eta, Elizarekin dituen hitzarmenak deuseztatu edo berriak lortzeko eskatuko dio Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari.
Onartu berri den mozioa hainbat herri-mugimenduren ekimena da: Laikotasuna, Plazandreok, Euskal Herriko bilgune Feminista, Medeak, Garaipen, EHGAM, STEE-EILAS eta SOS Arrazakeria. Eragileek balorazio positiboa egin dute, oraingoz ondoriorik izango ez badu ere, mozioa onartu izanak “Udaleko ordezkari gehienak erlijio-erakundeei higiezinen gaineko zerga ordainarazteko prest daudela” erakusten baitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario