2012/05/17

Bilduk homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka udalak aurkeztu duen adierazpena espazio publikoaren ordenantza mantentzearekin bateraezina dela uste du


Ordenantza bertan behera uzteko eskatu du sexofoboa izateagatik



Bildu Udal Taldeak EAJ,PP eta PSEren hipokresia salatu du homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta sinatu duten adierazpenagatik  espazio publikoaren ordenantza babesten duten bitartean. Bilduk adierazpena sinatu du ere.

Koalizioaren ustez EAJ, PP eta PSE adierazpena “politikoki zuzena” izateagatik babestu dute nahiz eta praktikan kontrakoa egin. Ordenantza sexofobo bat babestea horren argibide da.

Adierazpen instituzionalak bere  5. puntuan  espazio publikoan egindako adierazpen afektibo-sexualen era genero-identitateen ikusgarritasuna errespetatzea” eskatzen du. “Puntu hau guztiz bateraezina da EAJk, PPk eta PSEk babestu zuten espazio publikoaren ordenantzarekin, ordenantza hau adierazpen afektibo-sexualak eskutuaraztea bilatzen baitu udalari moralitatearen zaindari papera emanez.

Zentzu honetan, Bilduk EAJ, PP eta PSE gonbidatu ditu “gaur sinatutakoarekin koherentzia izanez gero, espazio publikoaren ordenantza indargabetu dezaten”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario