2010/04/20

20100416- EHGAM Bizkaiko komunikatua Udal ordenantzaren aurka



ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN UDAL-ORDENANTZAREN AURKA

Orain bi urte direla Bilboko Udalak espazio publikoaren “okupazioa” aruatzeko ordenantza-zirriborroa egin zuen. Orduan EHGAM aurka azaldu zen, sexu askatasunaren zein emakumeen eskubideen arloetan lan egiten duten beste elkarte batzuekin batera, besteak beste, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen zelako, gure ustez, arautegi-proiektua. Aipaturiko elkarteok batzartuta, udal talde guztiekin biltzea erabaki genuen eta baita honela egin ere. Bilera hauen ondorioz, zirriborroa kajoian sartu eta orain gutxi arte hor gelditzea lortu genuen.

Ordenantza haren xedea, oro har, gaur egun nahiko murriztuta dauden askatasunak are gehiago murriztea zen esparru askotan eta oso modu zabalean. Ikur eta aitxakia gisa prostituzioaren gaia erabili zuten, ziur aski pentsatzen zutelako horrela beste guztia erraz pastuko zela ia oharkabean.

Zoritxarrez, badirudi atera berri dutela kajoitik eta nahi dutela berehala indarrean jarri.

Jakin badakigu udala denbora honetan egon dela hainbat auzo-elkarterekin harremanetan. Medioen bidez jakin dugu San Frantzisko inguruko, Saralegiko eta Miribillako elkarteren batzuen aportazioak jaso omen dituztela, bederen. Baina, era berean, kontsultaturiko elkarte guztienak kontuan hartu ez dituztela ere badakigu. Adibidez, San Frantziskoko betiko Auzo Ekarteak prostituzioaren inguruko hausnarketa interesgarri batekin erantzun zion udalaren eskaerari, bertan proposamen zehatz batzuk egiten zituelarik: prostitutekin beraiekin biltzea arazoak aztertzeko, profesio-formakuntza eta lanpostuak sortzea, doako muebleak jartzea, osasun-tailerrak antolatzea, varieté-eskola eta kabareta sortzea... Proposamen horietatik bat ere ez dute haintzakotzat hartu eta errepresioa eta zigorra baino ez da agertzen arautegi berriztuan.

Ordenantza berriztuaren 16. artikuluan espreski debekatzen da espazio publikoetan sexu-harreman oro (izaera intimozkoak, sexu esplizituzkoak...), prostituzioa barne. Nolabait justifikatu nahian, udaletik beti aipatzen dituzte aitxakia berberak: eskolaren inguruan egoten direla zigortu nahi dituzten prostitutak; berauek zaratak, zikinkeria eta bestelako molestiak ergiten dituztela...


EHGAMetik, beren-beregi dagokigun sexualitatearen askatasunaren kontrako eraso honen aurrean, hurrengo kontsiderazioak egin nahi ditu:

1- Laztanak, zirriak, musuak eta abar kalean egitea ez duela inongo legek debekatzen, eta udala ez dela nor hori egiteko. Laztanak, ziriak, musuak eta abar, gainera, ezin direla inoiz kaltegarritzat hartu eta ez direla zertan izkutatu, ezta umeengandik ere. Are gehiago, maitasun eta plazer adierazpenak direla eta hori ikustea oso onuragarria izan daitekeela edonerentzat, baita umeen heziketarako ere.

2- Udala eta hainbat auzokide horrenbeste kezkatzen omen dituzten prostitutak lanean hasten direnerako eskola aspaldian itxia izan dela eta, berez, ez legokeela umerik egon beharko kaleetan. Edozelan be, prostituzioa bizitzaren errealitatearen alde bat ere badela eta ez da zertan izkutatu behar, ezta umeengandik ere. Eskola horren ondoan bi eliza ere badaudela (bata ebanjelikoa da eta bestea katolikoa), beraietan sexismoan eta homobobian hezten dituzte umeak eta gezurrak baino ez zaizkie irakasten. Dozena bat prostituta baino hamaika aldiz arriskutsuagoak direla umeentzat elizok; hala eta guztiz ere, auzokide horiek eta udalak tintik ez.

3- Gutariko batzuk berton bizi garela (prostitua horiek ibiltzin diren kaltarte horretan, alegia) eta ondo baino hobeto dakigula (udal kale-garbitzaileek dakiten bezala) gauez gau jasan behar izaten ditugun zikinkeria eta zarata gehien-gehienak ez dituztela emakume horiek eragiten, baizik eta bertan dauden eliza horietako bateko erabiltzaileek¸ hala eta guztiz ere, auzokide horiek eta udalak tintik ez.

4- Espazio publikoaren okupazioaz ari bagara, kulto-orduetan dozenaka lagunek eta dozenak ibilgailuk okupatu egiten dituztela espaloiak, gauerdia pasa arte askotan, eta udaltzainek tintik ez, komisaldegia ondo-ondoan eduki arren.

Horrela segi genezake kontraesanak eta zentzugabekeriak aipatzen ad infinitum. Halere, esandakoekin argi gelditzen da hasieran adierazitakoa, ordenantzaren atal hau, behintzat, hipokresia eta zinismo-ariketa nabaria dela eta oraindik ere gure gizartean nahiko sustraiturik dauden sexismo, matxismo eta sexofobian oinarrituta dagoela.

Egia esan, nahiz eta gauzak azken hamarkadotan nahikotxo aldatu diren, Azkuna bezalako jaun bat alkatetzat daukan alderdi elizkoi batetik eta frankismoaren oinordekoa den bestetik holakorik etortzeak ez gaitu harritzen; baina beren buruak ezkertiartzat duten alderdiak ere arautegi atzerakoi eta libertizida honen alde agertzea eskandaluzkoa iruditzen zaigu. Hemendik eskatu nahi diegu EB eta PSEri azalpenak emateko eta berehala jarrera aldatu eta kontra agertzeko.

Bilboko EHGAM

Bilbon, 2010eko apirilaren 16an

No hay comentarios:

Publicar un comentario