Gaur eguerdian La Bolsa auzo-etxean EHGAMek deitutako
prentsa-aurrekoan ezagutzera eman ditu urtero bezala Urrezko Hirukia eta
Trapuzko Espartina sariak. Lehenengoa Goenkale telesailari eta Mikel
Rueda zine zuzendariari eman dizkio. Goenkalek izandako ibilbide
"irekitzaileagatik" jaso du saria, "hasierako izaera ia asexuala eta
guztiz heterosexuala izatetik, homosexualitatea, HIESa eta
transexualitatea bezalako gaiak jorratu dituelako". Imanol Alvarez
EHGAMeko kideak azaldu duenez, hedabideen funtzioa "errealitatearen
isla" izatea da eta Goenkalek hori lortu du. Bestetik, Mikel Ruedari A Escondidas
bi nerabeen arteko amodio istorioa jasotzen duen filmagatik eman diote
saria. Alvarezen arabera, adin txikikoen arteko erlazio homosexualak
"oraindik tabu dira" eta "are gehiago horietako bat etorkina bada",
beraz, filmaren "gai ausarta saritu nahi izan dugu".
Bestalde, Trapuzko espartina El Correo eta Diario Vasco
egunkariei eman diete. EHGAMen arabera, "El Correok 17 urte behar izan
zituen EHGAM ezagutzeko", denbora hori igaro arte egunkariak ez zuen
inoiz mugimenduak Euskal Herrian antolatutako ekintzei buruz idatzi, bai
ordea Berlinen eta Madrilen jazotako gertakariei buruz.
Ekainaren 28an manifestazioa
Aurten ere ekainaren 28an manifestazioan
sexualitate-afektibitatea askatasunez sentitzeko eta bizitzeko eskubidea
aldarrikatzera irtengo da EHGAM. Bilbokoa Moyua Plazatik abiatuko da
arratseko 20:00etan, 11 sentipen, 11 bizipen, 11 izate lelopean.
EHGAMen urteroko afaria
Afariaren ostean ikuskizuna egongo da eta, bertan, urtero
ematen ditugun Urrezko Hiruki eta Trapuzko Espartina sariak emango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario