Kanpainarekin bat egin duten hedabideetako kazetariak. /BERRIA |
Iragan
urteko txupinazoan izan ziren emakumeen aurkako erasoen harira jarri
dute abian kanpaina hori. Urtarrilean, Sanferminak Berdintasunez taldea
sortu zuen Iruñeko Emakumearen Udal Kontseiluak. Lehen aldia da Iruñean
sanferminetan izaten diren erasoen aurkako ekinbide bat martxan jartzeko
halako talde bat eratzen dena. Bilera horietan parte hartu dute,
hainbat eragileren artean, Gora Iruñeak eta Bilgune Feministak.
Kanpainak bost helburu nagusi ditu: eragileen artean adostasuna
lortzea, larrialdi zerbitzuetako telefonoen berri ematea, sexu erasoa
jasan duten emakumeak artatzen dituzten udaltzainen formakuntza
hobetzea, babes zibileko langileei informazioa helaraztea eta
hedabideetako langileak formatzea eta sentsibilizatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario