«Goenkale»
telesaila eta Mikel Rueda zinema zuzendariaren lana txalotu zituen
atzo Ehgam Euskal Herriko gay-les askapen mugimenduak. Normalean
hautagaien artean bat aukeratzen dute, baina aurten ezin izan dute
bakarrarekin konformatu, eta biak saritu dituzte.
Imanol Alvarez
Ehgam-eko kideak azaldu zigunez, hasiera batean mugimenduak ETB1eko
ekoizpena kritikatzen zuen «sexua ez zelako existitzen eta are
gutxiago homosexualitatea». «Gero aldatzen joan ziren, eta orduan
sartu ziren pertsonaia gayak, mutil zein neskak, seropositiboren bat,
transexualen bat... ikusi dugu nola saiatu diren errealitatea
islatzen, eta gainera zentzu positiboan eta naturaltasunez», aipatu
zuen.
Mikel Ruedari,
berriz, «A escondidas» filma zuzentzeagatik eman zioten. Izan ere,
bertan bi mutil gazteren arteko harremana kontatzen da, eta gainera
horietako bat atzerritarra da (homofobia eta xenofobia agerikoak
dira). «Zirkulua itxi nahi izan dugu. Duela urte batzuk `80 egunean'
[Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendua] filmari eman genion,
hain zuzen ere, zahartzaroan ere amodioa badagoela erakusten duelako
eta gainera bi emakumeren arteko harremana azaltzen zelako».
No hay comentarios:
Publicar un comentario