Maiatzaren 17a homofobiaren, lesbofobiaren eta
transfobiaren aurkako nazioarteko eguna da, 1990eko maiatzaren 17an kendu
baitzuen Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen
zerrendetatik.
Adierazpen hau sinatzen dugun erakundeok, hauxe
salatu nahi dugu:
Sexu bereko helduen arteko sexu-harremanak
heriotza-zigorrarekin zehatzen direla zazpi herrialdetan: Mauritania, Sudan,
Iran, Saudi Arabia, Yemen eta Nigeria eta Somaliako zenbait eremu.
Munduko 75 herrialde baino gehiagotan zigortzen
dituzte sexu bereko pertsonen arteko maitasun- eta sexu-harremanak.
Sexu-joeragatiko edo genero-identitateagatiko
zigorrak edo diskriminazioak sufrimendu handia eragiten die ehunka milaka
pertsonari.
Abagune hau aprobetxatu nahi dugu gorroto
homofobikoa eragiten duten erakunde erlijiosoak nahiz bestelakoak salatzeko,
baina baita ere aldarrikatzeko bidegabekeriaren aurrean begiak ixteak
gorroto-diskurtso horiei hauspoa ematen diela.
Errebindikatu nahi dugu eskola haurtzarotik
sozializatzeko espazioa dela eta gizarteko sexualitate, genero eta identitateak
anitzak direla irakatsi behar dela bertan.
Arduradun publikoei gogorarazi nahi diegu haien
ardura dela bermatzea ez direla inoren askatasunak mugatzen genero-identitateko
arrazoiengatik edo aukera sexualagatik.
Espero dugu gizarte osoak hartzea parte gizarte
bidezkoagoa eta fobiarik gabea sortzeko prozesuan.
Gure eskuetan dago, errebindikazioen eta
borrokaren bidez bete ditzakegu helburu horiek eta, hartara, gizarte
bidezkoagoa izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario