"GENERO
ARIKETAK
Feminismoaren
Subjektuak"
Liburuaren
aurkezpena
Iratxe
Retolaza, Amaia Alvarez ta Kattalin Miller
Abenduak
14
12.30etan
Súkubon (Kubo 5)
Gasteiz
12.30etan
Súkubon (Kubo 5)
Gasteiz
Genero ariketak
Genero-ariketak.
Feminismoaren subjektuak testu-bilduma gorputz ikusezinak ikusgarri egiteko urratsa baino ez da,
isilarazitako gorputzei ahotsa emateko saio txiki bat baino ez. Horretarako,
pentsamendu (trans)feministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu
ditugu (subjektu feministak eta trans subjektuak bat-egitea dakar
transfeminismoak). Horrekin batera, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona,
jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela (trans)feminismoa. Liburuko
parte-hartzaileei erreparatuta, gainera, esparru hauetan jorratu da, batez ere,
feminismoaren subjektuen inguruko kezka: mugimendu feminista, unibertsitatea,
artea eta literatura. Are gehiago, arlo horietan lanean diharduten pertsonek
zein kolektiboek elkarguneak eta solasguneak eraiki dituzte, eta horien arteko
zubi-lana sendotu eta areagotu egin da. Egitasmo hau, azken batean, elkargune
eta solasgune horien emaitza da, parte-hartzaileok mugimendu feminista,
Jabekuntza Eskola eta Emakume Etxeetako sareetan ezagutu baitugu elkar.
Genero-ariketak liburuaren helburua ez da (trans)feminismoan ekarpen berriak egitea, ez eta testu esanguratsuenen bilduma egitea ere. Gogoeta egiten lagundu diguten ahotsak ekarri nahi izan ditugu, gure artean tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta liburuak aurkezten izan diren feministak. Horregatik, esperientzia pertsonaletatik pentsamendurantz doan ibilbidea proposatu dugu. «Baina gorputzak dio» atalean, hitza eman diegu gorputz baztertuen ahotsei. Bigarren atalean, «Baina ispiluak dio» izenekoan, hausnarketa eta iruzkin (trans)feminista zenbait bildu ditugu, geure gorputza irudikatzeko ispilu berrietara jotzeko. Azkenik, «Baina pentsamenduak dio» ataleko testuek (trans)feminismoaren testuinguru eta eragin soziopolitikoez jarduten dute.
Azken atal bat ere proposatu dugu, «Glosategia». Pentsamendu (trans)feministan giltzarri diren zenbait kontzeptu bildu dira atal horretan, liburuan garaturiko iritziak, gogoetak eta pentsamenduak laburbiltzeko, horietan sakontzeko edo horiek auzitan jartzeko

No hay comentarios:
Publicar un comentario