Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboaren nazioarteko eguna, ospakizun jardunaldiaz harago, aldarrikapenerako eremu bilakatuko da gaur. Sexu berekoen arteko ezkontza eta adopzioa legeztatuta baldin badaude ere, oraindik bada zer eskatu eta zer irabazia ere.
Irudian, Gasteizen iaz egindako manifestazioa. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS) |
Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboak
bere nazioarteko eguna ospatzen du gaur. Urtero legez, kalera irtengo
dira aldarrikapen nagusiak, festa moduan irudikatuak gehienetan.
Donostian, esaterako, 19.30ean manifestazioa abiatuko da Bulebarretik
eta Bilbon 20.00etan hasiko da Moyua plazatik. Gasteizko hitzordua
20.30ean ezarri dute, Andra Mari Zuriaren plazan.
Sexu berekoen arteko ezkontza eta adopzioa legeztatuta dauden unean
ospatzen da eguna. Ez da, ordea, lortutako garaipen baten ikur izango.
Izan ere, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen kolektiboan
normaltasuneranzko bidean bada oraindik zer egina eta zer eskatua.
Hezkuntzan, osasungintzan, administrazio publikoetan eta eguneroko
beste zenbait arlotan sistema patriarkalari lotutako mekanismoak
indarrean daude eta inertzia horiek iraultzeko bidea ez da oraindik
amaitu.
Horren adibide da Ipar Euskal Herrian, Arrangoitzen zehazki, bikote
homosexual baten ezkontzak sortutako eztabaida. Jean-Michel Colo
auzapezak bien ezkontza gauzatzeari uko egin zion, legeak babestutako
jarduna bada ere. Estatu frantsesean sexu berekoen arteko ezkontza eta
adopzioaren aurka altxa diren ahotsek ere argi erakusten dute erabateko
normaltasuna ez dela oraindik heldu egungo gizartera.
Aldarrikapenak hamaika dira, eta hamaika nork berak izan ditzazkeen
eskakizun, zalantza eta beharrak. Horiek guztiak kalera irtengo dira
gaur, finean, badagoelako oraindik zer esana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario