2013/06/29

Bilboko Ekainaren 28ko Koordinadoraren Manifestua



SEXU ESKUBIDEAK DEFENDA DITZAGUN!
Lagunok:
Ezagutzen dugun eta bizi garen gizartea orain mende asko sortu zen; klase menderatzaile batean oinarrituta sortu ere. Klase menderatzaile hori iraunkorra izan da, eta gure gorputzak, bizimoduak eta pertsonen arteko harremanak ulertzeko moduak nolakoak izan behar ziren erabakitzeko gaitasuna izan du, afektuaren eremuetan ez ezik, baita ekonomiaren, kulturaren edota hekuntzarenetan ere.
Gizarte horrek haren interesen menpe eduki gaitu -askatasunaz, ongizateaz eta bedintasunaz gezurrak esanez-, eta elitearen onurarako baino ez den sistema produktiboan sartu. Errealitate hori haien aberastasuna da; eta gure porrota: porrot ekonomikoa eta porrot soziala; gure askatasuna eta gure eskubideak mugatzen dituen egitura.
Gure eskubideak geureak direlako, eta ez diogu inori azalpenik eman behar. Gure eskubideak ezin dira mugatu; ezta eman ere, lismona bailiran. Ezin dira etengabe eztabaidan eta kolokan jarri.
Aipatu berri ditugun eskubide hauek Sexu-Eskubideen Aitorpenean eta Yogyakartako Printzipioetan daude jasota. Deklarazio horiek ez dira oso ezagunak, ezta gure artean ere, gu geu izan arren eurak betetzean interesatuenak.
Sexu-Eskubideak hauexek dira:
  • Askatasun sexualerako eskubidea.
  • Gorputzaren autonomia, osotasun eta segurtasun sexualetararako eskubidea.
  • Pribatutasun sexualerako eskubidea.
  • Berdintasun sexualerako eskubidea.
  • Plazer sexualerako eskubidea.
  • Emoziozko sexu-adierazpenerako eskubidea.
  • Sexu-elkartze askerako eskubidea.
  • Ugaltzeari buruzko erabakiak modu libre eta arduratsuan hartzeko eskubidea.
  • Ezagutza zientifikoan oinarritutako informazioa jasotzeko eskubidea.
  • Sexu-hezkuntza integralerako eskubidea.
  • Sexu-osasunaren arretarako eskubidea.
Yogyakartako 29 printzipioak ondoko hauetan laburbiltzen dira:
  • Gozamena, Giza Eskubideak eta Diskriminaziorik eza.
  • Segurtasun pertsonala.
  • Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak.
  • Adierazpen-, iritzi- eta elkartze- eskubideak.
  • Mugitzeko eta asiloa jasotzeko eskubidea.
  • Bizitza kultural eta familarrean parte hartzeko eskubidea-
·        Giza Eskubideen defendatzaileen eskubideak
·         Legezko helegiteak egin ahal izateko, kalteordainetarako eta erantzukizun zibilerako eskubidea.
Har ditzagun gure eskubideak. Gureak dira; ez ditugu irabazi behar. Zabal ditzagun erlijioen, kulturen, egoera ekonomikoen eta muga ororen gainetik. Elkar babestu dezagun, eta benetako etorkizun bat eraiki, gu guztion interes eta ongizatearen menpe baino egongo ez dena.
Ohiukatu ditzagun gure gorputza, gure sexua, gure plazerra, gure harremanak eta gure askatasunak; ez baitira opari, norberarena den zerbait baizik. Disidente sexualak gara: maritxuak, bollerak, transexualak, bisexualak, intersexualak, pansexualak edo asexualak; baina, ezer baino lehen, NAHI DUGUNA GARA, GOGOAK EMATEN DIGUNA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario