2013/05/21

GARA:Homofobia EBko herrialde guztietan hedatuta dago, inkesta baten arabera

Europar Batasunean eta Kroazian gay, lesbiana, transexual eta bisexualen artean egin duten inkesta baten arabera, homofobia kasuak herrialde guztietan gertatzen dira, baita legedi aurreratuenak dituztenetan ere. Galdeketan esku hartu zuten 93.000 pertsonetatik %26ak nolabaiteko biolentziaren biktima izan direla aitortu zuten eta %66ak ez diote kalean bikotekideari eskutik heltzen beldurragatik. Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo. 

 
Europar Batasunean bizi diren gay, lesbiana, transexual eta bisexualen bi herenak ez dira ausartzen jendearen aurrean bikotekideari eskua ematen eta %26 biolentziaren biktima izan dira azken bost urteetan, atzo EBko Oinarrizko Eskubideen Agentziak (FRA) kaleratutako ikerketa baten arabera. Orain arte Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetan eta uztailaren 1ean batuko zaien Kroazian LGBT kolektiboaren baitan buruturiko inkestarik handiena egin du FRAk.
Galdeketa 2012ko apirila eta iraila artean egin zen. 93.000 pertsonak esku hartu zuten. Noizbait beren sexu-orientazioa dela eta, «biolentziaren edo hitzezko abusuen biktima» izan diren galdetu zitzaien. Heren batek bizitzako arloren batean -hezkuntzan, lanpostuan, leku publikoetan edo laguntza medikua eskatzerakoan- diskriminazioa jasan duela aitortu zuen.
Eskolan beren sexu-joera ezkutatu dutela erantzun zuten hiru pertsonetatik bik. %60k, berriz, ikastetxean «kontrako jarrerak edo komentarioak pairatu» dituela azaldu zuen. %19k «lanean edo lanpostua bilatzerakoan» diskriminatu dituztela esan zuten. Kalean sexu bereko bikotearekin eskutik helduta joatearen beldur direla esan zuten ere %66k.
«Beldurra, isolamendua eta diskriminazioa ohikoak dira», ondorioztatu zuen FRAko zuzendari Morten Kjaerumek. LGBT kolektiboaren eskubideak babesteko eta sustatzeko unea dela ere nabarmendu zuen.
EBko herrialdeen artean alde handirik ez dagoela zehaztu zuen. Adibide gisa, Holanda aipatu zuen. Mundu mailan sexu berekoen arteko ezkontza legeztatu zuen lehenengo herrialdea izan arren, inkestan esku hartu dutenen ia %20k etxebizitza bat bilatzerakoan, kirol elkarteetan sartzeko orduan edo osasunari dagokionez diskriminatu dituztela helarazi zuen. Estatu frantsesean, portzentaje hori %31koa da. Sexu berekoen arteko ezkontza aurreikusten duen legediaren onarpenak eztabaida sutsua piztu zuen Estatu frantsesean. Kontrakoek manifestazio erraldoiak antolatu zituzten. Testuinguru horretan, LGBT kolektiboaren aurkako irainak, mehatxuak eta erasoak asko ugaritu dira. Apirilean bikote homosexual bati bortizki eraso zioten Parisen. Sare sozialek erasoa jaso zutenetako baten aurpegiaren argazkia zabaldu zuten, erabat handituta ageri zena.
Erasoen biktima diren askok (%60) salaketa ipintzeak ez duela ezertarako balio uste du. «Badakit poliziak bizkarra emango didala», esan zuen 42 urteko herritar frantses batek.
Galderak erantzuteaz gain, beraien bizipenei buruzko komentario bat idazteko aukera izan zuten. «Irainak eta jipoiak jasan ditut bai ezagutzen ditudan pertsonen aldetik, baita ezezagunen partetik ere. Gainerakoak bezalako gizaki bat naiz eta nire sexu-joerak ez nau desberdin egiten. Gertukoak horretaz ohartzea nahiko nuke», nabarmendu zuen Bulgariako 29 urteko transexual batek. Izan ere, transexualak dira diskriminazio kasu gehien salatu dutenak.
Las actitudes disciminatorias empiezan en la escuela, advierten
Todo empieza en el colegio, aseguró la encuesta de la Agencia Europea de Derechos Fundamentales (FRA). Dos de cada tres personas escondieron su orientación sexual y sufrieron comentarios o comportamientos negativos por parte de sus compañeros de clase. «Descubrimos que más del 80% de los encuestados en todos los países de la Unión Europea y Croacia señaló haber sido objeto de comentarios negativos o intimidaciones en el área educativa», lamentó Dennis van der Veur, uno de los portavoces de la FRA, durante la presentación del informe en Viena. Remarcó que «los estados miembros han de garantizar que los alumnos LGTB se sientan seguros en dichos centros, por lo que habría que poner en marcha campañas de sensibilización, así como políticas contra el acoso homófobo».
El 66% de los estudiantes encuestados, desde bachilleres a universitarios, confesó que ocultan su orientación sexual en los centros de enseñanza a los que acuden.
El Ararteko reiteró ayer ayer la necesidad de «prevenir y luchar contra los prejuicios homófobos y tránsfobos» en el ámbito educativo. Destacó que la prevención de la homofobia en las escuelas es «esencial». Recordó que, según un informe de 2009, cerca de un 15% de escolares de la CAV tienen ideas y actitudes de rechazo a niños, niñas y adolescentes de orientación homosexual o de identidad transexual. «Esto se traduce en actos de acoso y de hostigamiento contra esos menores», que «desembocan en un alarmante riesgo de suicidio entre dichos jóvenes». GARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario