2012/11/08

Sexu berekoen ugalketa lagundua ez du kontuan hartu Frantziako Gobernuak

BERRIA:Sexu berekoen arteko ezkontza arautzeko lege proiektua parlamentuan aztertzeko bidea ireki du, urte hasierarako


«Aitzinamendu bat da, ez bakarrik batzuentzat, baizik eta gizarte osoarentzat». François Hollande Frantziako presidenteak hitz horiekin komentatu du ezkontza sexu bereko bikoteei irekitzeko aukera ematen duen lege proiektua. Frantziako ministroen kontseiluak atzo onartu zuen proiektua. Onarpenak parlamentuan aztertzeko bidea ireki dio proiektuari. Heldu den urtarrilean aztertzen hastekoak dira diputatuak, hain zuzen. Anartean, atzo, lege proiektua onartzearekin, proiektu horren nondik norako zehatzak jendaurrean zabaldu zituzten, mamia zein den azalduta. Testuak gay eta lesbianei irekitzen die ezkontza zibilerako aukera, udaletan ezkontzeko aukera emanez, eta, bide batez, haurren adoptatzeko posibilitatea. Lege proiektuak ez dio, haatik, ugalketa lagunduari biderik irekitzen. Baina diputatu sozialista batzuek legegai zuzenketak hitzemanak dituzte.

Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak aurkeztu du proiektua. Hari dagokionez, berretsi du lege proiektua «berdintasunagatik» dela garrantzitsua, proiektua azaltzeko Ouest France egunkariari eman elkarrizketan: «Berdintasuna ez da iragartzen; gauzatzen da». Ondorioz, ezkondu nahi duten guztiek aukera hori ere izan behar dutela du pentsatzen. Eta justuki, ugalketa lagundua ez dela berdintasunaren esparruan sartzen nabarmendu du ministroak, bi gizonek osatu bikoteen kasuan ezin delako aplikatu. Gaineratu du Bioetika Legearen peko dagoela ugalketa kontua. Halere, diputatuek zuzenketak aurkezten badituzte parlamentuan, eta gehiengoak horren alde bozkatzen badu, gobernuak aldaketa kontuan hartuko duela zehaztu du.

Ministroak onartzen du barnetik duela Kode Zibila aldatuko: «Gizarte erreforma bat da. Erran dezakegu zibilizazio erreforma bat dela ere. Ez gara ariko Kode Zibileko pare bat kakotx bakarrik aldarazi nahi bagenitu bezala. Baina pentsatzen dugu gure gizartea horren onartzeko prest dela. Egunerokoan sexu bereko bikoteak daudelako, sexu bereko gurasoak daudelako, eta badakitelako hori ez dela katastrofe bat. Zuzenbidea errealitate humano eta sozial bati egokitzea da egin dugun gauza bakarra».

Errealitate hori kontuan hartzeko, justuki, legea ez dela «suntsitze bat; alderantziz, segurtasun juridiko bat eta babes bat» dela adierazia du, berriz, Dominique Bertinotti Frantziako Familiaren ministroak.

Taubirak argi utzi nahi izan du, baita ere, ezkontza zibila dela gaia eta Biblia ez dutela hunkitzen. Izan ere, lege proiektuaren kontrako iritzi ozenak entzun dira azkenaldi honetan, eta Eliza katolikoarena izan da ozenenetako bat. Proiektuaren kontra dauden auzapez batzuek iragarria dute ez dutela beren herriko etxeetan sexu berekoen ezkontzarik ospatuko.

Hortaz, gobernuak zehaztua du horrelakoetan herriko kontseilariek bete dezaketela lan hori. Haatik, kontseilu osoak ez badu nahi bikotea ezkondu, ezkondu nahi duen bikoteak auzitegira jotzen ahalko du, diskriminazioaren izenean. Eta hiru urteko presondegi zigorra eta 45.000 euroko isuna arriskatuko luke kontseiluak.

Adopzioaren kasuan, bikote heterosexual edo homosexual guztiak lege beraren peko izanen direla ohartarazi du Justizia ministroak; hau da, prozedura eta arau berak izanen direla guztientzat, eta epaileak duela ukanen azken hitza. Halere, zehaztu daiteke gaur egun bakarrik bizi den pertsona batek adoptatzeko eskubidea duela, baina aldiz, pertsona horrek homosexuala dela erraiten baldin badu orduan ezin duela adoptatu.


Matrimonioa gizon eta andreen artekoa dela dio Fernandez Diazek

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak uste du gizon eta andreen artekoa soilik izan litekeela matrimonioa. Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak legezkotzat jo du sexu bereko pertsonen arteko matrimonioa, baina bereari eutsi dio Barne ministroak, nahiz eta legea errespetatuko duela esan: «Lege horren aurkako botoa eman nuen nik, eta konstituzioaren aurkakoa zela zioen helegitea sinatu nuen. Sinesten nuen, eta sinesten jarraitzen dut matrimonioak gizon baten eta emakume baten arteko lotura definitzen duela. Gainera, sexu bereko pertsonek umeak adoptatzeko eskubidearen aurka nago».


1 comentario:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar