2011/11/28

HIESA DENON KONTUA DA!



Arratsaldeon:

Hiesa ez da VIHren eramaileak diren pertsonei bakarrik dagokien gaixotasuna, lagun, adiskide familiako…. Denoi dagokigu. Horrela ulertzen dugu eta horrela helarazi nahi dizuegu.

Hobe da! horrela ulertzea “osasungarriagoa” da , lehen pertsonan jarriz (niri dagokit, zuri, besteei, denoi dagokigu) Argi dago ez dela gauza bera bikote serodesberdin batekin bizitza partekatzea, edo erlazioa honelako bikotearekin ez izatea, ez da gauza bera lagun taldean, familian pertsona seropositibo bat edo batzuekin bizitzea…


Pertsona seropositiboen ugaritzeak galderak egitera garamatza, era honetako galderak: Nola izan daiteke jendea oraindik kutsatzea 30 urte badaramatza pandemia honek? Ez dago informazio nahikorik? Ez dugu ikasi birusarekin bizitzen? Nola izan daiteke kanpainak eraginkorrak ez izatea? Ez dira nahiko? Galdera hauek eta beste antzerako batzuk kalean entzuten ditugu, hemen Ondarroan, eta Euskal Herriko beste herri batzuetan…

Errealitateari aurrez begiratuz bizitzen ikasi behar dugu. Informazioa, eztabaida egokituz. (ez da gauza bera nerabeekin edo helduekin , gizonezkoekin edo emakumezkoekin… hitz egitea, eztabaidatzea) eta jakin ezazue hitz egiteagatik birusa ez dela transmititzen!!

Ahalik eta gardenenak, argienak, zuzenenak izan behar gara, ERREALISTAGOAGOAK izan behar gara eta gauza bakoitzari bere izenarekin deitu.

Ideia garrantzitsuena PREBENTZIOA transmititzea da…. Ulertu egin behar dugu…. Geurea egin… gogoratu…beharra dagoen beste aldiz. Osasunagatik egiten gauden ekintza hau beharrezkoa, ezinbestekoa dela, pandemiari…gehiago egin arte.

HIESak duen gauzarik onena ez edukitzea da! Gure bizitzan erreferentzia bezala izan dezakegun beste ideia bat  berau izan daiteke.

Azpimarratu beharra dago VIH-ri buruz lasai hitz egitearen beharraz baita seropositiboekin ere, beraiengandik ASKO ETA PROBETXUZKOA  ikas dezakegu… beraien bizi-esperientzien ondorioz.

Administrazioari behar den beste aldiz gogora arazi behar zaio OSASUNA ESKUBIDE UNIBERTSALA DELA! Eta ez dugu inolako murrizketarik onartuko, eraginkortasun zabalago eta hobea lortzeko bidean, pertsona seropositiboek behar duten arretan, batez ere kartzelatan daudenei, baztertuta daudenei… arreta berezia eskainiz, baina alde batera utzi gabe VIHrentzat tratamenduak bilatzeko eta baita hauek eragindako bigarren mailako efektuak zuzentzeko ikerkuntza.

Ondarroan 2011ko azaroak 26.
E.H.G.A.M. Lea-Artibai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario