2011/11/29

BILGUNE FEMINSITA ETA LUMATZA taldeek TXOKO FEMINISTA antolatzen dute


TXOKO FEMINISTAREN PROIEKTUA

«... no se reduce denunciar una relación de desigualdad, sino a potenciar los posibles ser mujer inexistentes, inexpresados, los no inventados o invisibilizados en los espacios «neutros». (...) Siempre desde una politica feminista, hemos buscado profundizar en nuestras posibilidades de transformación de nosotras mismas, del barrio donde se encuentra la casa, (...).
Nunca nos hemos constituido como un grupo cerrado, sino que, precisamente, una parte fundamental de nuestra gestión de la casa ha sido la idea de que esta se reconstruya ilimitadamente, no solo por las mujeres que mas regularmente podamos habitar la casa en unos momentos u otros, sino por aquellas de otros lugares que han venido unos días a conocernos o a organizar una actividad puntual. Romper con la división entre gestoras-usuarias de los espacios para defender y valorar el poder de intervención de cada una.»
(“La Eskalera Karakola” Emakumeen Etxe Publikoa)




Zertan datza proiektua?
Emakumeok elkar ikusteko, biltzeko, pentsatzeko, hausnartzeko, gozatzeko, konspiratzeko eta festa egiteko esparru propio bat behar dugu, non erabakiak guk hartuko ditugun eta guk eraikiko dugun. Historian zehar emakumeok mundu feminista berri bat eraikitzeko eta elkar aditzeko espazioak aurkitu ditugu.
Hortan datza Txoko Feminista, proiektu anitzei aterpea emango dien espazioa izateaz, hauek mundua begirada feminista batetatik eraikitzeko desira politikoaz bultzatuta izanik.
Esparru autogestionatua eta feminista izango da, non mundu globalizatu harreman berri eriki nahi dugu, sistema honetan mantentzen diren harreman berri desberdinen eraikuntza nahia dugun. Esparru antikapitalista, antipatriarkala, antisistema,  bazterretako mikropolitikak eginez.

Helburuak:
·         Emakumeok topatzeko espazio bat sortzea.
·         Erreferentzia feminista izango den espazio bat sortzea.
·         Mugimendu Feministak lan egin ahal izateko espazio bat sortzea, aldi berean talde desberdinei lan egiteko eta lan komuna egiteko aukera ematea.
·         Emakumeon arteko harremanak, aliantzak eta elkartasuna sustatzeko espazio bat sortzea.
·         Emakume feministen sormen politikoak, sozialak, kulturalak, artistikoak… bultzatzea.
·         Emakumeen ekoizpenak eta sorkuntza ikustaraztea.
·         Emakumeak gozatzeko, trebakuntzarako, enpoderatzeko eta aisialdirako espazio bat sortzea.

Txoko Feministaren jarduerak:
·         Prestakuntza eta sentsibilizazioa.
·         Kultura feminista: hedapena, bisibilizazioa, adierazpen artistiko, politiko eta kultural desberdinen sorkuntza.
·         Komunikazioa.
·         Informazio gunea.
·         Talde feministen jarduerak.
·         Txokoaren jarduera propioak.
·         Topatzeko, gozatzeko eta aisialdiko dinamikak.

Txoko Feministaren antolakuntza:
·         Emakumeen Batzarra.
§         Osaera : parte hartu nahi duten emakume guztiak.
§         Funtzioak:
o        Erabakigunea.
o        Proiektuaren definizioa.
o        Txokoaren planifikazioaren diseinua: ekintzak, dinamikak, finantziazioa…
o        Arduren banaketa.
o        Hausnarketa eta eztabaida zenbait gaietan.
·         Lan taldeak:
§         Finantziazioa.
§         Komunikazioa.
§         Jarduerak.
§        

·         Talde dinamizatzailea:
§         Eraketa: talde feminista bakoitzeko emakume bat gutxienez, lan talde bakoitzeko bat eta maila pertsonalean parte hartzera animatzen diren emakume guztiak.
§         Funtzioak:
o        Batzarrean hartzen diren erabakiak dinamizatzea.
o        Jardueren koordinazioa.

Txoko Feministaren funtzionamendua:
·         Bi arratsalde finkoetan publikora irekita egongo da.
·         Hilean behin irabazizko jarduera bat jendeari irekita egingo da.
·         Desberdindutako bi espazio egongo dira, bileretarako gela (ez da edonori irekita egongo) eta erabilera anitzeko gela.
·         Bi gelen erabileraren hileroko egutegia egingo da.

Finantziazioa:
·         Alokairua: finantziaziorako, ekarpen ekonomikoa eta proiektuaren alde egingo duten emakumeen aldeko apustua egiten da. Alokairuaren kostuari ekarpen honekin aurre egiteko apustua egiten dugu. Txokolagun bakoitzaren ekarpena 10 €koa hilean izango da, hiruhileko kobratuko dena.
·         Beste gastuak finantzatzeko (ura, argia…) eta jarduerak hurrengo ekintzak burutuko dira:

§         Txokoaren irabazizko ekintza propioa (talde guztiek koordinatutakoa), hilean behin.
§         Taldeen ekarpenak.
§         Egun berezietan lokalaren irekiera: Sanferminak, alde zaharreko eguna…
§         Beste batzuk.


                                   “…el valor del espacio, el lugar, el donde y desde donde subvertir, el lugar donde encontrarnos y construir cultura de solidaridad entre mujeres. De nada servirían las frases sobre la solidaridad si no hubiera un sitio concreto donde buscarla y donde hacerla circular, el lugar de encuentro. Así que en palabras simples la virgen de los deseos es entonces -el lugar concreto donde se juntan lo personal y lo colectivo, el lugar desde donde ser y reinventarse a una misma y construir camino entre muchas…”
Virgen de los Deseos (La Paz hiriko espazio feminista, Bolivia).

No hay comentarios:

Publicar un comentario