2011/10/21

GAZTEHGAMek Urria-Trans dela eta antolatutako ekitaldiak

Bere garaian homosexualitatea egon zen bezala, gaur egun oraindik badaude psikiatriako eskuliburuetan agertzen diren identitate sexualak, hala nola, transexualitatea. Emakume eta gizon eredu hertsietatik at dauden gorputz eta identitate oro patologizatzen den garai honetan, Amerikar Psikiatriaren Elkarteak (APAk) argitaratzen duen DSM eskuliburutik errealitate hauek ateratzeko borrokan gaude. DSMaren gaurkotzea dela eta STOP2012 kanpaina abian da. Honen berri emateko eta errealitate hau ezagutarazteko eta eztabaida sortzeko xedearekin bi doku/zine emanaldi eskainiko ditugu Udondo Gaztetxean (Leioa), urriaren 19an (asteazkena) eta 21ean (ostirala), arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

Zatoz ezagutzera eta parte hartzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario