2011/05/13

MAIATZAREN 17KO KONTZENTRAZIOAK







ARGAZKIAK


2011-05-16 
MAIATZAK 17, HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA 


Sexu aniztasunaren aldeko borroka garaian gaude. Eskuinaren zein ezkerrekoak izateko harro dauden hainbat aukera politikoen ikuspuntutik, borroka horrek ez dauka zentzurik, haien arabera zenbait eskubide zibilak lortu ditugulako, “tolerantzia” salduz, “jasaten zaitut” esan nahi dutenean. 

OMEk transexualitatea patologia mentaltzat hartzen jarraitzen duen garaia da, eta ondorioz, legeek eta gizarteak ere halaxe egiten dute. Egun, transexualek, haien gorputz eta sexu-nortasunazko erabakiak hartzeko, zentzugabeko bidea pairatu behar dute, zailtasunez eta oztopoz beterik. Transexualitatea eta genero-disforia ez da existitzen, eta bi kontzeptu hauek desagertaraztea borondate politikoaren esku dago. Sexu- eta genero-nortasuna, lehenik eta behin, norberaren erabakia da, onartu, errespetatu eta bermatu beharra duena. 
Euskal Herrian ere, oraindik jasan behar ditugu horrelako gorroto irrazionalak, gure desiratzeko eta maitatzeko erarekiko gorrotoa pizten direnak, eta pertsona libreak eta gure gorputzen burujabeak izateko askatasuna murriztu nahi digutenak. 

Herri hau ezkerretik, justiziatik, berdintasunetik eta aniztasun sozialetik eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu. Haren diskurtsoan zein programetan inor baztertzen eta marjinatzen duten egoerak mantenduz gero, Herri bat plurala eta librea ezin izan daitekeela defendatzen duen ezkerra. 

Aralarrek, sexu- edota genero-joera edozein izanda ere, pertsona guztien berdintasun legala defendatu du, kalean eta instituzioetan: Eusko Legebiltzarrean, euskal komisaldegientzako homofobiaren aurkako protokoloa bultzatuz, Katalunian dagoeneko indarrean dagoena. Bertako protokoloa bultzatu zuen pertsona bat ekarri genuen 2010.urtean, Eugeni Rodriguez, “Front d’Alliberament Gai de Catalunya i del Observatori Contra l’Homofobia” delako kidea, Legebiltzarreko komisio batera gerturatu zena. Nafarroako Legebiltzarrean transexualitatea psikiatriatik at uztea eta Espainako estatuaren gobernuak OME-ari gauza bera eskatzea proposatu zen, Transexualiatearen Legea bultzatzen zen bitartean, Estatuko aintzindaria dena. 

Aralarren bagara kontziente heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz. Aralarrek berdintasunaren alde egingo duelako kompromisoa hartzen du, udaletatik zein batzar nagusi eta legebiltzarretatik oraindik dauden harresiak apurtzen lagunduz, berdintasun osoaz gain, sexualitatea eta harremanak ezarritako kultur-arauetatik kanpo bizitzeko eskubidea ere lortzeko. Udal eta foru arlo guztietan zeharkako berdintasun-politiken aldeko apustua egiten dugu, “normaltzat” hartzen duten estereotipo heterosexistak apurtzeko eta aniztasunak aberastuko gaituen gizartea lortzeko xedearekin. Aralarrek instituzioetan, eta presente egongo den gainorantzeko foro guztietan, ondorengo neurriak aldarrikatuko ditu: 

● Adingabeak babesteko politiken barnean, sexualitatea adierazteko askatasuna bermatuko duten neurriak zehaztea. 


● Ikastetxetan sexu edo sexu-joerarengatiko diskriminazioaren aurkako planak lantzea, erakundeak eta sexu-aniztasuna ezagutzera eman nahi duten kolektiboak koordinatuz. 


● Gay, lesbiana, transexual eta abarrak diren gazteei informazioa igortzeko programa sustatzea, baita herritarrei oro har ere. 


● Jokaera ez sexista, ez heterosexistei buruzko ordenantzak sustatzea. 


● Edozein aukera afektibo-sexuala diskriminatzen duten betebehar, eduki, aipamen edota zeinu guztiak erabat desagertaraztea, alor publiko zein pribatuek sustatzen badituzte ere. 


● Homofobia, lesbofobia eta transfobiari aurrea hartzeko prestakuntza-ikastaroak, herritarrentzako arreta zerbitzuei zuzenduta. Prestakuntza hau poliziei ere helarazi beharko zaie, egoera eta jarrera homofobo eta sexistak ekiditzeko. 


● Emakumearekiko diskriminazio positiboa bultzatzeko politiketan transexualak ere kontuan hartzea. 


● Portaera fobikoak salatuko eta errespetuzko zein berdintasunezko jarrera bultzatuko dituzten informazio sozialeko kanpainak bultzatzea. 


● Instituzioen aldetik elkarlan edota diru-laguntzak ezeztatzea entitate laiko edo erlijioso, publiko edo pribatuei, haien ideologia edo jarduera dela medio, edozein jarrera homofobo, lesbofobo edo transfobotan erortzen direnak. 


● Matxismoa, homo, lesbo eta transfobia bultzatzen dituzten beste alderdi edo erakunde batzuen ekitaldietan kargu publiko gisa parte ez hartzea. 


● Erakundeetan alderdi politiko eta beste erakunde batzuekin elkarlanerako, sexu- eta genero-joerarekiko errespetu osoa bermatzeko baldintzak ezartzea. 


● Transexualitatearen normalizazioa, haien integrazio sozial eta laborala bultzatzeko eta transexualek pairatzen duten gutxiespen eta diskriminazioari aurre egiteko programak eta neurriak kontuan hartuz. 


● Sexu-aukera dela eta, familia etxetik kanporatuen kasuetan, zerbitzu sozialek pertsona hauei, gehienetan gazteak, beharrezko laguntza emozional zein materialak eskaini beharko dute: laguntza psikologikoa, orientazio juridikoa, harrera-etxeak, ikasketa-bekak, mantenu-pentsioak… 


● Herri eta hirietako lesbiana, gay eta transexualen mugimenduei baliabideak ematea, haien bilerak eta ekintzak egin eta elkartu ahal izateko. 


● Garapenerako laguntza jasotzen duten herrialde eta eskualde guztiei diskriminaziorik eza eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideak bermatuko diren exijizea. 

Aralar LGT Taldea 
lgtaralar@aralar.net




Vivimos en unos tiempos en que la lucha por la diversidad sexual desde el punto de vista de la derecha y ciertas opciones políticas que se orgullecen de llamarse de izquierdas no tiene razón de ser, porque según ellos hemos conseguido ciertos derechos civiles y por vender como "tolerancia" lo que realmente es un "te soporto". 

Son tiempos en que la transexualidad es aún calificada como patología mental por la OMS y en consecuencia por las leyes y la sociedad. Las personas transexuales sufren aún un absurdo camino lleno de dificultades y obstáculos en las decisiones que toman sobre sus cuerpos e identidades sexuales. La transexualidad, la disforia de género no existe y su erradicación sólo depende de la voluntad política. La identidad de género-sexual, es, ante todo, una decisión personal que debe ser reconocida, respetada y garantizada. 
En Euskal Herria debemos aún soportar estos odios irracionales que desde micrófonos y púlpitos alientan el odio a nuestra forma de desear y amar y que buscan cercenar nuestra libertad a ser personas libres soberanas de nuestros cuerpos. 

Apostamos por la construcción de este País desde la izquierda, la justicia, igualdad y la diversidad social. La izquierda que tiene claro en su discurso y en sus programas que ningún pueblo es plural y libre si se mantienen las situaciones de exclusión o marginación social hacia parte de sus miembros. 

Aralar ha defendido la igualdad legal de todas las personas con independencia de su orientación sexual o de género y lo hemos hecho en la calle y en las instituciones: en el Parlamento Vasco con el protocolo contra la homofobia para las fuerzas policiales, equivalente al que ya funciona en Catalunya. En 2010 trajimos a uno de sus impulsores, Eugeni Rodriguez, miembro del Front d'Alliberament Gai de Catalunya y del Observatori Contra l'Homofobia que acudió a una Comisión del parlamento. En el Parlamento Navarro se pidió la despsiquiatrización de la transexualidad y que el Gobierno del estado español lo pidiese a la OMS y también se impulsó la Ley de Transexualidad, considerada la más avanzada del Estado. 

Somos conscientes en Aralar de la discriminación sistémica hacia las personas no heterosexuales. Aralar se compromete a trabajar por la Igualdad, contribuyendo desde los ayuntamientos, Juntas Generales y parlamentos a romper las barreras que aún existen para conseguir la plena igualdad y el derecho a vivir la sexualidad y las relaciones fuera de las normas culturalmente establecidas. Apostamos por la transversalidad en todas las áreas municipales y forales en políticas de igualdad con el objetivo de conseguir romper estereotipos heterosexistas de lo que se entiende por “normal” y lograr una sociedad donde la diversidad nos enriquezca. Aralar reivindicará en las instituciones y en todo los demás foros en los que esté presente las siguientes medidas: 

● Dentro de las políticas para la protección de las y los menores definir medidas para garantizar la libertad de expresión de la sexualidad. 

● Elaborar un plan contra la discriminación por razón de sexo u orientación sexual en los centros escolares coordinado entre instituciones y colectivos para desarrollar el conocimiento de la diversidad sexual. 

● Promover programas para dar información a jóvenes gays, lesbianas, transexuales..., y a la ciudadanía en su conjunto. 

● Activar ordenanzas sobre actuaciones no sexistas ni heterosexistas. 

● La completa supresión de requisitos, contenidos, menciones y signos discriminatorios hacia cualquier opción afectivo-sexual promovidos desde instancias tanto públicas como privadas. 

● Cursos de formación para los servicios de atención ciudadana acerca de la prevención de la homofobia, lesbofobia y transfobia. Esa formación deberá dirigirse también hacia los cuerpos policiales y de esa forma evitar situaciones homófobas y sexistas. 

● En las políticas de discriminación positiva hacia la mujer incluir a los y las transexuales.

● Promoción de campañas de información social que denuncien los comportamientos fóbicos y promuevan comportamientos y actitudes de respeto e igualdad. 

● La retirada o denegación de cualquier ayuda o subvención por parte de las instituciones a aquellas entidades laicas o religiosas, públicas o privadas que por su ideología o actividad incurran en cualquier manifestación de homo, lesbo o transfobia. 

● No participar, en calidad de cargo público, en actos de otros partidos u organizaciones que fomenten el machismo y la homo, lesbo, y transfobia. 

● Incluir condiciones de respeto absoluto a la orientación sexual y de género a la hora de colaborar institucionalmente con partidos políticos y otras organizaciones. 

● La normalización de la transexualidad, que incluya programas y medidas orientadas a favorecer su integración social y laboral, y a combatir el rechazo y la discriminación que sufren las personas transexuales. 

● En los casos de expulsión del hogar familiar por razón de la opción sexual, los servicios sociales deberán facilitar a estas personas, en su mayoría jóvenes, la ayuda tanto emocional como material necesaria: apoyo psicológico, orientación jurídica, pisos de acogida, becas de estudio, pensiones de manutención... 

● Facilitar y proporcionar a los movimientos de lesbianas, gays y transexuales de las ciudades y pueblos infraestructuras para la realización de actos, reuniones y unos locales donde poder crear un punto de encuentro. 

● La exigencia a todos los países o regiones que se beneficien de las políticas de cooperación al desarrollo la garantía de no discriminación y respeto a los derechos de gays, lesbianas y transexuales en su territorios. 


Aralar LGT Taldea 
lgtaralar@aralar.net







MAIATZAK 17ko KOMUNIKATUA






Gaur, maiatzak 17, 20 urte bete dira Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrendatik ezabatu zuenetik. Arrazoi horregatik ospatzen dugu homofobia, transfobia eta lesbofobiaren aurkako nazioarteko eguna. Den den, transexualiatateak oraindik ere Gaixotasunen Nazioarteko Sailakapenean jarraitzen du, eta horrek ez dio transfobia sozialaren aurkako borrokari bereziki laguntzen, kontrakoa baizik, pertsona transen egoera patologikoa indartzen du.



Indarkeria, gaur egungo gizarte guztien egituran inplizituki dagoen indarkeria, matxismoarekin eta botere espazioetatik ezarri eta mantendu diren baloreekin hertsiki loturik dago.



Argi dago, transfobiak ez diola pertsona transei bakarrik eragiten; guztion askatasun sexualari eragiten dio. Gizarte heterosexista batean bizitzen jarraitzen dugun bitartean, eta horrekin esan nahi duguna da, heterosexualitatea praktika bakar eta zilegi gisa inposatzen zaigula, norma horretatik ateratzen diren praktika guztiak jarraituak eta baztertuak izango dira.





Ez gara besoak gurutzaturik geratuko! Erakunde sinatzaileok borrokan jarraituko dugu transfobia soziala zein instituzionala historiara pasa daitezen. Horregatik ez ditugu onartzen, transfoboak direlako, transexualitatea patologiatzat hartzen duten Genero Identitateari buruzko Legearen elementuak. Era berean, ez ditugu onartzen epe batez hormonatzera behartzen gaituzten elementuak, izan ere, horrek ekarriko baitugu, gehienoi, antzu bilakatzea, eta beraz, gure eskubide erreproduktiboak galtzea.



Ez gara besoak gurutzaturik geratuko! Erakunde sinatzaileok borrokan jarraituko dugu gure gizartean nabarmena den errepresio sexualarekin, azaluskeriarekin eta sexofobiarekin amaitu arte.



Horregatik guztiagatik, maiatzaren 17 honetan, gizarteari exijitzen diogu behingoz senda dadin, bere lesbofobia, transfobia, homofobia, etab. senda ditzan, eta geure desirak erreprimitzeari eta geure askatasuna mugatzeari utz diezaion behingoz eta betiko!!!







DIA INTERNACIONAL DE LUCHA CONTRA LA HOMOFOBIA, LA LESBOFOBIA Y LA TRANSFOBIA





El 17 de Mayo de 1990 la Organización Mundial de la Salud eliminó de la lista de enfermedades mentales la homosexualidad. Esta decisión constituye una fecha histórica y un símbolo de la lucha por el reconocimiento de la dignidad de lesbianas y gays.


Sin embargo, la realidad desde entonces no ha cambiado mucho, puesto que 76 estados siguen criminalizando la homosexualidad y condenando los actos sexuales entre personas del mismo sexo con penas de prisión. Incluso en 7 estados esta pena puede ser de muerte: Arabia Saudí, Emiratos Arabes, Irán, Mauritania, Nigeria, Sudán y Yemen. Organismos en defensa de los Derechos Humanos condenan repetidamente la discriminación basada en la orientación sexual o en la identidad de género.

Desde el año 2005 diferentes organizaciones por la liberación sexual y colectivos en defensa de los derechos de gays, lesbianas y hombres y mujeres transexuales están promoviendo la institucionalización del 17 de Mayo como Día Internacional de Lucha contra la Homofobia, la Lesbofobia y la Transfobia.

Con esta conmemoración se pretende reforzar la solidaridad con las personas que sufren por su orientación sexual o identidad de género, puesto que en la mayor parte del mundo no pueden vivir su “diferencia”. Entre los años 1980 y 2011 se han censado 2.500 asesinatos transxfobicos,homofóbicos, que no dejan de ser más que una mínima parte de los que se han producido.

Incluso en nuestra sociedad, donde la situación legal es bien distinta, la homofobia, la lesbofobia y la transfobia son una constante: simples muestras de afecto entre dos personas del mismo sexo o la mera presencia de personas transexuales son motivo de maltrato y rechazo. Adolescentes gays, lesbianas o transexuales viven en entornos familiares, y sociales hostiles y amenazados por el acoso escolar (,llamado tanvién bulling homo-lesbo-transx-fobico.)

Es hora de que todos los organismos internaciones de Derechos Humanos, las administraciones, las organizaciones políticas y sindicales, los movimientos sociales y vecinales, las instituciones laborales, académicas, culturales y deportivas se comprometan decididamente para afrontar la homofobia, la lesbofobia y la transfobia en sus respectivos ámbitos de actuación y adopten las medidas necesarias para erradicarlas.

Estas actitudes discriminatorias contra las personas cuya orientación sexual es diferente a la heterosexual o cuya identidad no es admitida por la heteronorma no pueden ser consentidas ni ejercerse impunemente. Sólo con una acción constante y compartida de lucha contra las estructuras sociales,morales,religiosas que las mantienen podremos conseguir una sociedad en la que transexuales, lesbianas y gays podamos disfrutar de una igualdad real.

En una fecha que conmemora aquella de1990 en la que la homosexualidad dejó de ser oficialmente una enfermedad (sin olvidar que ya en 1973 la Asociación de Psiquiatría Americana hizo lo propio) y porque consideramos que estos gestos son fundamentales para avanzar en el cambio y reconocimiento social, debemos seguir exigiendo que la transexualidad deje de ser considerada como disforia y despatologizada definitivamente.

Debemos también sensibilizar e informar a la sociedad, para que nadie confunda respeto a la diversidad sexual con un estereotipo gay omnipresente. Que nadie confunda activismo por la liberación, por la visibilidad cotidiana y por la realidad plural con quienes sólo desean desarrollar el negocio del gueto y un falso paraíso.

Sumemos, pues, este Día Internacional de Lucha contra la Homofobia, la Lesbofobia y la Transfobia a nuestro 28 de Junio, Día Internacional para la Liberación de Gays, Lesbianas y Transexuales (en recuerdo de la revuelta de Stonewall de 1969, que supuso la creación de nuestro movimiento gay contemporáneo)

Las personas,grupos:,feministas,ecologistas,sindicales,culturales,antirracistas,organizaciones políticas…y densores de los DDHH tenemos una cita en el Boulebard Donostiarra,el dia 17 de Mayo,a las 19.30h..

En Donostia 14,5,2011 ehgam.




Maiatzaren 17an Gaztehgam-ek elkarretaratzera deitu egiten du heterofaxismoaren kontra, PPk Bilbon
duen egoitzaren aurrean, arratsaldeko 19:30etan.

Maiatzarekin batera proiektu ausarta abian jarri genuen Euskal Herri osoan zehar, eta horren helburua ez goaz ezkutatzera: zirikatzera goaz!

Heterofaxismoak aurpegi asko ditu gure jendartean: eliza katoliko kriminala du izena, OPUS DEI erakunde ultrakatolikoa; eskumako mugimendu neofaxistak; jokaera sexistak; genero binomio faltsuaz baliatuta gazteoi nortasun kontrolatua ezarri nahi digun sistema; eta nola ez, PP eta beraien atzean dauden eta “enemigos jurados de la patria” izendatu gaituzten Alderdi Popularra bezalako hainbat erakunde ultraeskuindarrak dira heterofaxismoaren aurpegiak. Manos Limpias, Dignidad y Justicia, España 2000, Falange... Homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurpegiak. Sexismoaren aurpegiak.

Gaztehgam-ek ez du ahazten, eta gazteei zuzentzen gara eurek ere ahaztu ez dezaten, Alderdi Popularrak beti oztopatu izan dituela sexu askapenerako edozein aurrerapauso eta agerian dela bere politika bakarra disidentzia sexualarekiko: asimilazioa edo marginalizazioa, determinazioz erantzungo ditugunak dudarik gabe. Ez goaz ahaztera diktaduran zehar frankismoak eragindako hilketak, torturak eta krimen guztiak, batez ere homofobiak, lesbofobiak, transfobiak edota edozelako sexismo motak eragindakoak, gaur egun justiziaren zain daudenak. Momentu honetan argi esaten dugu PP dela frankista horien guztien oinordekoa. Eta nola ez, bidegabekeria guzti horien artean eliza katolikoa egon behar...

Guzti horien aurrean Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduak dei egiten du deskonformetasuna, haserrea, salaketa eta disidentzia gaur eta beraien aurrean praktikatzeko, estatistikoki “normala” edota politikoki “egokia” dena mugatzat onartu gabe. Inork ezin dezakeelako gure nortasunaren, sexualitatearen edo gorputzen gaineko eskumena aldarrikatu, gu geu ez bagara, eta hori da PPk eta bere sateliteek egin nahi dutena, bide horretan gazteria anestesiatua eraikiz. Euren dogma politikoan, bizi ereduan, sistema patriarkal eta kapitalista kriminalean asimilatzeko asmoz. Beraz, bada ordua heterofaxismoaren aurrean zirikatzen hasteko. Maiatzaren 17an, homofobiaren aurkako nazioarteko egunarekin batera, eta datozen hauteskundeetarako bozkak eskatzen ari direla, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Kale Nagusiko 89. zenbakian elkarretaratzera deitzen dugu bertan PPk duen egoitzan, “Homofobiari bozkarik ez! Heterofaxismoaren aurrean ekin zirikatzeari!”, lemapean.

Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua.
Maiatzak 10.
Euskal Herrian.


El 17 de mayo Gaztehgam llama a concentrarse contra el heterofascismo, frente a la sede que el PP
tiene en Bilbao.

En mayo hemos puesto en marcha una ambiciosa campaña en toda Euskal Herria, y tenemos un objetivo claro que no vamos a esconder: vamos a provocar!

El heterofascismo tiene muchos nombres: se llama iglesia católica criminal, se llama la ultracatolica OPUS DEI, movimientos neo fascistas, posicionamientos sexistas y políticas sociales que solo buscan perpetuar un binomio de genero que es falso y que trae un control social sutil pero devastador. Y como no, el heterofascismo se llama PP y todos los grupos que se esconden tras el. Grupos que nos tienen como “enemigos jurados de la patria”. Manos Limpias, Dignidad y Justicia, España 2000, Falange... Son las caras de la homofobia, de la lesbofobia y la transfobia. Son las caras del sexismo.

Gaztehgam no olvida, y de igual manera pide a la juventud de Euskal Herria que no olvide cuales son las políticas del Partido Popular. Un partido que siempre ha atacado cualquier paso en favor de la verdadera liberación sexual, y que solo contempla dos salidas para la disidencia sexual: la asimilación o la marginalizacion, algo que lejos de rechazar, estamos preparadas para responder. No olvidamos las victimas que el franquismo ha provocado, con especial recuerdo todas aquellas de índole sexista. Crímenes que todavía esperan justicia. Llegados a este punto queremos destacar que el Partido Popular es solo la herencia política de esa dictadura. Y como no, entre ellos tenia que estar la iglesia católica...

Con todo ello, Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua hace un llamamiento a dejar clara nuestra desconformidad, nuestra rabia y denuncia, y a practicar la desobediencia activa ahora y delante de sus narices y sin aceptar diques impuestos como lo políticamente “correcto” o lo estadisticamente “normal”. Nadie puede tomar decisiones sobre nuestra sexualidad, forma de vivir o sobre nuestros cuerpos, y son instituciones como el PP quienes fomentan políticas que lo único que producen son un control social permanente sobre una juventud que quieren mantener asimilada. Por lo tanto, consideramos que es el momento de provocar, y provocar con descaro. El 17 de mayo se celebra el día contra la homofobia, y aprovechando que ahora piden el voto, hacemos un llamamiento a que participen en la concentración que Gaztehgam ha convocado en la calle Gran Via nº 89 de Bilbao, frente a la sede del PP bajo el lema “ni un solo voto a la homofobia! Heterofaxismoaren aurrean ekin zirikatzeari!” a las 19:30 de la tarde.

Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua.
10 de Mayo.
En Euskal Herria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada