2010/04/12

20100410-EHGAM Arabako prentsa oharra



PRENTSA OHARRA

Aurten ere, ohi bezala, elizak gure erakunde publikoen laguntza jaso du, Gasteizko Udalarena, hain zuzen ere, sexu-orientazioaren eta generoidentitatearen kontrako prozesio makurrak antolatzeko, horixe baino ez baitira eliza katolikoak bere "aste santua" dela eta egiten dituen manifestazioak. Horrela, egunotan, halako ekitaldiak iragartzen zituzten kartelak ikusi ahal izan ditugu, geure hiriko Udalak sinatuta.

Gaur egun, sekta hori mundu mailako eskandalu batean dago murgilduta betebetean, adingabekoen kontrako sexu-abusuengatik. Gure hiria ere zipriztindu du eskandalu horrek, hemengo ikastetxe erlijioso ezagun bateko irakasle izandako apaiz bat Txilen atxilotu, kartzelaratu, epaitu eta kondenatu baitute delitu horrengatik.

Sekta honek halako gertaerei aurre egiteko duen modua bitxia bada ere, are bitxiagoa da politikoen eta erakunde publikoen jarrera, talde horri sostengua eta diru publikoa ematen segitzen baitute.

Hau ez da transmarikabollo mugimenduak talde estremista horrekin politikoek duten kolaborazioa salatzen duen lehenengo aldia, integrista horiek eguneroegunero aritzen baitira heterosexuala ez den sexualitatea bizitzea erabaki dugun guztion kontra, arau heterosexualaren aurka matxinatzen garen guztion kontra,
sistemak gure gorputzen aurka egiten dituen abusuak salatzen ditugun guztion kontra...

Marika, trans eta bollerok ez gaude politikoen argazkiak, proiektuak, erakundeak eta abar apaintzeko; ez gara sistema heterozentratu baten makillajea, ezta politikoen hauteskunde programen gozokia ere.

Ez du balio alde batetik guri eskua eman, eta beste eskuarekin sotanadunen zaunkei mikrofonoa jartzea beren gorroto guztia goitikatu dezaten gure gorputz intsumituen kontra, sistema heteropatriarkalaren erasoei tinko eusten dieten gure gorputzen kontra.

Horregatik guztiagatik, EHGAMetik gaitzetsi egiten dugu erakunde publikoek halako ekitaldiei ematen dieten laguntza oro, diru publikoa ezin baita erabili homofobia, transfobia, lesbofobia, matxismoa eta abar sustatzeko. Eta, batik bat, salatu nahi dugu erakunde publikoek, Gasteizko Udalak, bereziki, halako talde
integristei lagundu izana, talde horiek osasun publikoaren kontra jotzen baitute kondoia ez erabiltzea sustatzean, beren arauetatik kanpo dagoen guztiaren kontrako erasoak bultzatzen baitituzte, gure gorputz eta bizien jabe izan nahi baitute...

LAIKOTASUNAREN ALDE,
ELIZARI, HOMOFOBIARI, TXANPON BAT ERE EZ!

Arabako EHGAM
Gasteizen 2010.eko Apirilaren 4.an


-------------------------------------------------------------------------------


NOTA DE PRENSA

Un año más, y como es habitual, la iglesia ha recibido el apoyo de nuestras instituciones, del ayuntamiento de Gasteiz, en la organización de siniestras procesiones de fobias a la orientación sexual y a la identidad de género, como son las manifestaciones convocadas por la iglesia católica coincidiendo con su semana
santa, así hemos podido ver carteles anunciando dichas actividades firmadas por el ayuntamiento de nuestra ciudad.

Actualmente esta secta se encuentra inmersa en un escándalo a nivel mundial por abusos sexuales a menores, un escándalo que ha salpicado a nuestra ciudad con un cura profesor de un conocido colegio religioso que ha sido detenido, encarcelado, juzgado y condenado por estos hechos en Chile.

Si ya de por si es curiosa la actitud que tiene esta secta de cara a afrontar estas hechos, más curiosa todavía es la actitud de los políticos e instituciones en la colaboración con este grupo y en la asignación de dinero público.

No es la primera vez que el movimiento transmarikabollo denuncia la colaboración de políticos con estas organizaciones extremistas que se manifiestan, día si y día también, contra todas aquellas personas que hemos decidido vivir una exualidad diferente a la heterosexual, que nos rebelamos frente a la norma
heterosexual, que denunciamos los abusos del sistema contra nuestros cuerpos...

Las marikas, bolleras y trans no somos floreros con los que adornar sus fotografías, sus proyectos, sus instituciones.... no somos el maquillaje de un sistema heterocentrado ni el caramelo en sus programas electorales.

No se puede estar dándonos la mano por un lado y por otro poniendo el micrófono a una jauría de sotanas para que vomiten todo su odio hacia nuestros cuerpos insumisos, hacia nuestros cuerpos que resisten las embestidas del sistema heteropatriarcal.

Por todo ello desde EHGAM queremos rechazar toda la ayuda que desde las instituciones se aporta a este tipo de actos, creemos que el dinero público no se puede manchar de homofobia, transfobia, lesbofobia, machismo....

Queremos denunciar la colaboración de nuestras instituciones y más concretamente del ayuntamiento de Gasteiz con estos grupos que atentan contra la salud pública promoviendo la no utilización del preservativo, que fomentan la agresión contra todo lo que no se encuadra en su norma y que pretenden ser los dueños y señores de nuestros cuerpos y nuestras vidas.

LAIKOTASUNAREN ALDE,
ELIZARI, HOMOFOBIARI, TXANPON BAT ERE EZ!


Arabako EHGAM
Gasteizen 2010.eko Apirilaren 4.an

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada