2010/01/14

100114 . EAJK EHGAMEN MOZIOAREN AURKA BOZKATU ZUEN ORDIZIAN

  • Aralarren bi mozioak atzera bota dituzte, kontramozio eta guzti
  • Benedikto XVI.a aita santuak preserbatiboaz egindako adierazpenei eta osoko bilkura orduz aldatzeari buruzkoak ziren.
  • Goierriko Hitza, 2010-01-15 # I. Gurrutxaga . Ordizia
Aurrekontuei buruzko puntuaren aurretik, Aralar alderdiak sartutako bi mozio eztabaidatu zituzten. Gay eta lesbianen EHGAM kolektiboaren mozioa eraman zuen bilkurara Mikel Leundak, Benedikto XVI.a aita santuak preserbatiboaz egindako azalpenak kritikatzen zituena. EAJk, ordea, kontramozioa aurkeztu zuen, aita santuaren esanak ez dituztela baloratuko esanez. Hies gaitzari aurre egiteko preserbatiboaren erabileraren alde egin zuen EAJk. EAk alde bozkatu zuen, eta PSE-EEk eta Aralarrek ez zuten bozkatu. Iñaki Dubreuilek EAJk kontramozioa sartzeko modua egokia ote zen galdetu zion idazkariari, eta hark erantzun zion «beti horrela» egin izan dela. Ondoren Aralarrena bozkatu zen. Leundak alde bozkatu zuen, eta EAk ere bai, nahiz eta testuaren hasierako atal batekin ados ez egon. PSE-EEko hiru ordezkariek ez zuten bozkatu, eta EAJk aurka bozkatu zuen.

Aralarraren eskaerari muzin
Osoko bilkurak arratsaldeetan egiteko eskaera egin zuen beste behin Leundak, eta udalaren barne araudiari aipamena egin zion. Bilkurak goizean egitea herritarren partaidetzarekin bat ez datorrela gogorarazi zien gobernu taldekoei eta «jarrera inkoherentea» edukitzea egotzi. Hitzik esan gabe, aurka bozkatu zuten gobernukideek.

.....................................................................................

  • BERRIOZAR
  • Joan den abenduaren 30eko Berriozarko Udaleko osoko bilkuran EHGAMek aurkeztutako mozioa onartu zen. Aldeko bozkak 7 izan ziren: NaBai (3), ANV (3) eta IU-EB (1); kontrakoak 5: UPN (3) eta PSN (2); CDNko zinegotziak ez zuen bozketan parte hartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada