Kitzikaneko kide batek atzo eraso homofobo «bortitza» jaso zuela salatu du elkarteak. Algortako taberna batean gertatu zela eman dute jakitera, eta honen aurrean elkarretaratzea deitu dute gaurko.
20:00ean elkartuko dira Algortako Telletxeko plazan, erantzuna emateko asmoz. Kitzikan elkarteaz gain, Itzulbaltzetako Asanblada Antifaxistak, Ernai Uribe Kostak, Algortako Bilgune Feministak, Eratuk, EHGAM-ekJai eta Xerinolak, Ikasle Abertzaleakek, Bizigayk, Sare Lesbianistak, Lumatza Nafarroak, Haziak, 7Menos20-k eta Sare Antifaxistak bat egin dute deialdiarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario