Pasa den astean, estatu espainolean 2014.
urtean zehar gertatutako gorroto krimenen inguruko txosten bat zabaldu zen.
Hemen bildutakook, txosten horretan agertzen diren datu kezkagarrien inguruko
balorazio bat egin nahi dugu; oharkabean bizi den errealitate bat islatzen
duten heinean. Eraso arrazistak, homofoboak edota aporofoboak eta dibertsitate
funtzionala duten pertsonen kontrako erasoak ematen ari dira gurean, gero eta
maizago.
Pertsona nazi-faxistak dira erasoak burutzen
dituztenak; eta horren Argi adierazi beharra dago.
Hego Euskal Herrian krimen hauen areagotze
kezkagarria salatu nahi dugu.
Guztira, 141 erasoen berri izan dugu. Eta
badakigu horiek ez direla izan jasotako guztiak, asko salatzen ez direlako.
Ukaezina da gure jendartean dagoen gabezia, baldin eta adibidez, dibertsitate
funtzionaladun persona baten kontrako eraso bakar bat ere gertatzen bada,
pertsona hori dibertsitate funtzionala izateagatik. Eta horren inguruko
hausnarketa egiteaz harago, erasotzaileen kontra ekin beharra dago, publikoki
identifikatuz eta euren aurpegi eta izen abizenak zabalduz.
Hego Euskal Herrian, 9 eraso antisemita,
23 eraso homofobo eta 102 eraso arrazista jaso dira beste askoren artean.
Horren inguruan, zer esana izango dute Javier Maroto edo “Ayudas + Justas”
bezalako plataformak. Eta Bilboko zinegotziek ere zer esana izango dute
cruising guneen inguruko jarreran; inpunitatearen susmoa hedatuz. Algortako
erasotzaile arrazista eta homofoboa beregain hartzen duten inpunitatea alegia.
Hemen elkartutako herri mugimenduok, gogor
salatu nahi dugu era berean, asunto honetan ere, instituzioen jarrera. Datuak
eta informazioa behin eta berriz ezkutatuz eskatzen zaien bakoitzean. Horren
harira, instituzioei ohartarazten diegu: homofobiaren, arrazakeriaren eta
faxismoaren kontrako mugimenduen “besteak”, homofoboak, arrazistak eta faxistak
direla.
Mugimendu antifaxista kriminalizatzen
bada, faxismoaren apologia egiten da.
Ez dugu inondik ere jarrera hori onartuko.
Honen guztiaren aurrean, jendartearen
inplikazioa behar da; iragan hurbilean kontzentrazio eremuetara eraman
gintuzten jarrerei eta pentsaerei aurre eginez. Diskriminazio mota guztien
kontra elkartzera eta borrokatzera. Testu hau zinatzen dugun eragileok, dei
egiten dugu arrazakeria, homofobia, faxismoa edota edozelako diskriminazio mota
pairatzen duten persona banako eta kolektiboei, gure herri eta hirietako
kaleetan elkartzera eta borrokatzera. 2015. urte honetan, 0 gorro krimen nahi
ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario