- Joan den astelehenean, Kitzikan-eko kide bat jipoitu zuten Getxoko auzoan.
- Erasoan parte hartu zutenetako bat gehiagotan jazarri zaio
Eragile ugari bildu zituen atzo gaitzespen elkarretaratzeak. MARISOL RAMIREZ / ARP |
Kitzikan sexu askapenerako mugimenduko kide batek eraso homofoboa pairatu zuen joan den astelehenean Algortan (Getxo, Bizkaia), taberna bateko terraza batean zerbait hartzen zegoela. Erasoa salatzeko, elkarretaratzea antolatu zuen atzo Kitzikan-ek Algortako Telletxe plazan. Beste hainbat elkartek eta erakundek bat egin zuten deialdiarekin.
Azaldu dutenez, ez da lehenengo aldia erasotzailea gazteari jazartzen zaiola, baina orain artekoak ahozko erasoak eta irainak izan dira, betiere gaztea homosexuala izatea aitzakiatzat hartuta. Joan den astelehenean ere, erasotzaileak, beste pertsona batek lagunduta, gaztea ikusi zuen 17:30 inguruan Algortako taberna bateko terrazan eta, aurrekoetan bezala, irainka hasi zitzaion.
Gazteak, baina, aurre egitea erabaki zuen, eta erasotzaileak jo egin zuen. Kitzikan-en arabera, harekin zihoan beste pertsonak ere parte hartu zuen erasoan. Gazteak kolpeak jaso zituen begian eta buruan, eta erietxera joan behar izan zuen. Salaketa jarri du Ertzaintzarenean; liskarrean zorro bat lapurtu ziotela ere jakinarazi die.
EH Bilduk eskatuta, bilera egin zuten atzo Getxoko Udaleko talde politikoen bozeramaileek, eta agiri bat plazaratu zuten «jokabide homofoboek eragindako eraso eta tratu txar guztiak» gaitzesteko. Homofobia «giza eskubideen aurkako eraso larria» dela adierazi zuten udal ordezkariek, eta erasoen oinarria «gizartean hain hedatuta dauden matxismoa eta heteroaraua» direla.-
Kitzikan-ek gogor salatu du erasoa, baina nabarmendu du horrelakoak uste baino maizago gertatzen direla. «Arazoa da inork ez dituela salatzen: arlo pribatuan gelditzen dira», Kitzikan-eko kide Aitorrek esan duenez.
Oraingoan, berriz, salaketa publikoa egitea erabaki dute, eta oso denbora laburrean hainbat elkarteren sostengua jaso dute: «Gu saiatzen gara aliantzak sortzen hainbat mugimendurekin: feministak, antifaxistak, gazteak, ikasleak eta abar, gure borroka haiena ere badelako. Oraingoan, horrek funtzionatu du».
Kitzikan-en ustez, eraso horien jatorria «sistemaren egitura» da: «Batzuek sentitzen dute botere edo autoritate handiagoa dutela besteoi esateko zer egin behar dugun gure bizitzan». Baina autoritate hori gizartean nagusi diren zenbait ereduri jarraitzeak ematen die; horregatik arazoa «egiturazkoa» dela pentsatzen dute Kitzikan-ekoek.
Bilboko Udaleko azken bilkuran gertatutakoa jarri du adibidetzat Aitorrek. Han cruising edo sexua bilatzeko leku publikoen inguruko eztabaida egon zen, eta Santo Domingon jarduera hori debekatzea onartu zuten. Eztabaidak iraun zuen bitartean, zenbait zinegotziren barreak etengabeak izan ziren.«Han argi gelditu zen euren moralarekin bat ez datorren sexualitatea delitu eta segurtasun arazo bilakatzen dutela. Agintarien aldetik horrelako azterketa sakonak egiten badira, ez da harritzekoa jarrera homofoboak dituzten pertsonak euren burua legitimatuta sentitzea erasoak egiteko».

No hay comentarios:
Publicar un comentario