2015/01/19

ZINTZILIK IRRATIKO DOKUMENTALAREN BIRAREN AGURRA

Zintzilik Irratiaren 27 URTE EZ DIRA EZER! dokumentala Euskal Herritik zehar eta penintsulako beste herrietatik barna aurkezteari hasi geniola urtebete pasa da jada. Sarean jende guztiarekin partekatzeko ordu iritsi dela uste dugu.

Horretarako zuekin ospatzeko festa bat antolatu dugu. Urtarrilak 24an izango da 19:00etatik aurrera Zoroen Itsasontzian, Trintxerpeko (Pasaia) portuan porturatua dagoena.

Zure zain gaituzue!

URTARRILAK 24 LARUNBATA
Zoroen Itsasontzian
Trintxerpeko portuan

19:00- 27 URTE EZ DIRA EZER! dokumentalaren proiekzioa
20:30- Solasaldia ta afari-merienda (aukera beganoa egongo da)
21:30- KONTZERTU AKUSTIKOA:
ENERITZ FURYAK + IMANOL CARBALLO
24:00...- DJ WAVES & FAST + MIKRO IREKIA

Kontzertua borondatearen truke!!!

Dokumentalaren birari buruzko informazio gehiago:
http://www.zintzilik.net/?p=14044

No hay comentarios:

Publicar un comentario