2015/01/19

TAS (TXINGUDI ANTI SEXISTA) taldaak Asun Casasola ipuin motzen lehiaketa antolatzen du

Ideia bi arrazoi nagusirengatik sortu da, alde batetik Txingudi Anti Sexista barruan gauden eragile ezberdinek emakumeon indarkeriaren kontrako kontzientziazioaren alde lan egitea ezinbestekoa dela uste dugulako eta bestalde memoria eta errekonozimenduarengatik.Asun Casasola borroka eredu bat da, emakumeon kontrako bortizkeriarik gabeko gizarte baten alde borrokatzen duelako.
Nagore Laffage galdu genuenetik, Asunek bere familiari gertatutakoa berriz gerta ez dadin lanean aritu da eta oraindik ere dihardu; dokumentalean parte hartzen, mobilizatzen eta berdintasunaren alde dabiltzaten eragileen deietara erantzunez.
Lehiaketa honen bitartez, Txingudi Anti Sexista osatzen dugun eragileok, modu txiki batean bada ere, Asunek egindako lana goraipatu nahi dugu eta Nagoreren memoria bizirik mantendu, guztiok garelako Nagore.
Ipuin motzen gaia, “Indarkeria matxistatik askeak diren bizitzak “ izanen da.
Informazio gehiago:
Esan bezala, lehiaketa honen helburua indarkeria matxistatik askeak diren bizitzak sustatzea da.
Guzti honekin, berdintasunean bizitzeko gizarte baten alde gaudelaren mezua elkar zabaltzea nahi dugu.
Pentsatu! Idatzi! Zabaldu!!!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario