2014/12/15

HITZA:Adin, klase eta sexualitate arauetatik kanpoko ipuinak eskuratu du IV. Madelon Saria

Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Gaur eguerdian jakinarazi dituzte irabazleak, “Giza Eskubideen Adierazpena sinatu zen egun berean”, EHGAMeko Mikel Martinek adierazi duenez.

Gazteentzako literatura saria da, gai librearekin, baina baldintza bakar batekin, Martinek zehaztu duenez: “Gay-Les-Trans genero identitatea landu behar dute. Euren intimitatean idazten utzi diegu”. Zortzi lan aurkeztu dituzte, horietako bi euskaraz, eta gehienak neskek idatzi dituzte. Parte hartzaile guztiek hamazazpi urtetik behera dituzte.
“Arauetatik at”Joxe Mari Carrere ipuin kontalaria izan da epaimaihaikideetako bat, Kattalin Miner eta Ibon Egañarekin batera. Azaldu duenez, “lan zaila” izan da saria ematea, eta horrelako gai batean are subjektiboagoa da euren iritzia.
Irabazi duen lanak bi mutilen arteko harremana kontatzen du. Horietako batek minbizia du, eta ospitalean dago. Bere ezkutuko maitaleak bisita egin dio, baina gaixoaren amaordearekin eztabaida izan eta gelatik bidali du. Erizainak esan dio euren arteko harremanaren berri baduela, hiltzen ari denak kontatu baitio. Bisitatzen utziko dio.
Altxuren senideak Madelon Saria jaso duten lanekin
Carreren arabera, “normatiboak ez diren harremanen onarpenaz” hitz egiten du narrazioak. Arauak ez dituzte hausten homosexualak direlako, baizik eta adin eta klase ezberdinetako direlako ere. Bere esanetan, “gure jendartean badaude oraindik horrelako arazoak, eta gazteek horri buruz hitz egin behar dute. Gazteen artean gaur egun onarpen ezak daude”. Gaiaz gain, lanketa literarioa sumatzen dela nabarmendu du, eta euskarazko lanentzako —”oraindik ere gai batzuei buruz euskaraz idaztea norma ez dalako”— kategoria egon beharko lukeela uste du.
Bigarren saria Hernaniko Nahia Bornegarentzat izan da, No sé saltarlanagatik. Bi sarituek ezin izan dute banaketan egon.
“Askatasun balioak”Irune Balentziaga Kultura zinegotziak EHGAM zoriondu du egiten duen lanagatik eta sariak antolatzeagatik. Bere ustez, literatur lehiaketak Xanti AltxuMadelon-en irudia eta borroka “betikotu” egingo du. “Bere askatasun balioak islatzen ditu sariak. Gaur egun, XXI. mendean gauden arren, gizartea eraldatu behar da oraindik, eta gazteei balore horiek helarazi behar zaizkie”, gaineratu du. Altxuren iloba Raquelek, hunkituta, saria antolatzegatik eskerrak eman ditu eta bere figura ahaztu ez dadila eskatu du: “Pozten naiz bizi zen moduan bizi izan zelako”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada