2014/07/12

EHGAMen 2014.eko Sariak: Urrezko Hirukia,EX-AEQUO "Goenkale" telesaioa eta Mikel Ruedarentzat,bere azken filma "A escondidas"egatik; Trapuzko Espartina, berriz, EL Correo eta Diario Vasco egunkarientzat

Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.
 Aurtengo saridunak:
URREZKO HIRUKIA 2014 :
Ex aequo
GOENKALE, EITBko telesaila, 20 urteko ibilbidean erakutsi duen konpromisoagatik euskal gizartearen errealitatearen isla izateko, baita sexualitate eta afektibitate eremuan ere, modu positiboan eta normaltasunez erakutsi baititu sexu berekoen arteko harremanak, hiesaren gaia, transexualitatea, eta abar.

MIKEL RUEDA eta “A ESCONDIDAS” pelikula, bi mutiko nerabeen arteko maitasun istorio bat plazaratzeagatik.


TRAPUZKO ESPARTINA 2014 :
CORREO eta DIARIO VASCO, haien traiektoriagatik; baina batez ere joan den urrian, New York-eko Euskal Etxean Urkullu Lehendakariarekin gertaturiko gaizki-ulertzeen harira, argitaratu zuten garai hartan Euskal Etxeko presidente zen Aitzol Azurzaren bizitza pribatuari buruzko “informazio” maltzur eta sentsazionalistagatik.

Prentsaurrekora Mikel Rueda eta Pedro Fuentes (Goenkaleko zuzendaria) bertaratu dira; ez, aldiz, Correo eta Diaro Vascoko inor.

---


Cada 28 de junio es ya tradición que EHGAM entregue el TRIANGULO DE ORO y la  ALPARGATA DE TRAPO, para tratar así de premiar a aquellas personas, asociaciones o entidades que se hayan destacado por apoyar el proceso de liberación sexual, por un lado, y de dejar en evidencia y castigar simbólicamente, por otro, a quienes se hayan distinguido por reprimir o despreciar los derechos de gays y lesbianas.

 Los premiados de este año son:

TRIANGULO DE ORO 2014:

Ex aequo

GOENKALE, serie de EITB, por el compromiso de reflejar la realidad de la sociedad vasca, también en el campo de la sexualidad y la afectividad, durante sus 20 años de existencia; ya que ha mostrado con natualidad y de manera positiva las relaciones entre personas del mismo sexo, el tema del sida, la transexualidad, etc.



MIKEL RUEDA y la película “A ESCONDIDAS”, por enseñarnos una historia de amor entre dos chicos adolescentes.




ALPARGATA DE TRAPO 2014:

CORREO eta DIARIO VASCO, por su trayectoria; pero sobre todo por la “información” sensacionalista y amarillista sobre el entonces presidente de la Euskal Etxea de Nueva York, Aitzol Azurza, que publicaron en octubre, a raiz del malentendido sucedido con el Lehendakari Urkullu.







Imanol Alvarez, Pedro Fuentes eta Mikel Rueda

Mikel Rueda
Imanol Alvarez, Pedro Fuentes eta Mikel Rueda
EHGAM-en URREZKO HIRUKIA eta TRAPUZKO ESPARTINA 36. minutu ingurutik aurrera

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada