"Transexualak herrialde
honetako herritarrak dira. Banako bakoitzaren eskubidea da bere generoa
erabakitzea". Hala jaso dute K. S. Radhakrishnan eta A. K. Sikri
epaileek kaleratutako epaian. "Konstituzioaren arima herritar guztiei
aukera berberak ematearen aldekoa da, hazi eta bere gaitasun guztiak
gara ditzan, bere kasta, erlijio edo generoa zeinahi dela ere".
Transexualen kolektiboa "sozialki eta ekonomikoki azpigaratua" da
epaileen arabera, eta, beraz, haien aldeko diskriminazio positiboa
agindu dute, lan eskaintza publikoetan eta hezkuntza zentroetan.
Hirugarren generoa onartu duen auzitegi berak legez kanpokotzat jo zituen iragan abenduan harreman homosexualak.
Hirugarren generoa onartu duen auzitegi berak legez kanpokotzat jo zituen iragan abenduan harreman homosexualak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario