Joan den ekainean, Euskal Herriko 9 erakunde
feministatako emakumeek Palestina bisitatu zuten, hango erakunde batzuekin
elkartasun harremanak sortzeko helburuz eta, epe ertainera, emakumeen
giza-eskubideak bultzatzen dituzten ekintzak abian
jartzeko helburuz. Bisita hori 'Jabetzerako irudiak' proiektuan kokatzen da,
UNRWA-Euskadi erakundeak sustatua.
Bidaiatu zuen taldeko hiru kidek, Katia Gatok (AMARU),
Beatriz de Lucasek (UNRWA-Euskadi) eta Itziar Abadek (Pikara Magazine)
Palestinako hainbat kolektibo feministatako aldarrikapenak eta Israelgo
okupazioak haien borroketan duen eragina ezagutarazteko dizkigute. Koldo
Alzolak ('Unhintifada', Hala Bedi Irratia), gainera, testuinguru politikoari
buruzko aurretiko informazioa emango digu.
Asteartean, 2013ko abenduaren 3an
19:30ean
SúKubo (Kubo 5, Gasteiz)
No hay comentarios:
Publicar un comentario