2013/11/11

KRISTALLNACHT 2013: AZAROAren 9an, HOMOFOBIA, FAXISMO, ARRAZAKERIA eta XENOFOBIAren aurkako MANIFESTAZIOA, BILBOn. Arrarsaldeko 18:00etan, Moyua Enparantzatik

http://www.info7.com/2013/11/05/ekaitz-herrero-krisia-tarteko-talde-faxistak-areagotzen-ari-dira-euskal-herrian/

Manifestazioa: Faxismoaren, xenofobiaren, homofobiaren, arrazakeriaren... kontra !!

Azaroak 9 noviembre, Bilbon (Bizkaia)

18:00etan Moyua enparantza

 

 Babesleak :
* Sexu Askapenerako Gazte Mugimendua * Sare Antifaxista
* SOS Arrazakeria * EHGAM * Berdinak * Urtxintxa Eskola
* Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
* Ernai * Gazte Komunistak * Ikasle Abertzaleak
* Elkartzen * Askapena * Ikasle Ekintza
* Gazte Abertzaleak * Bizigay * Komite Internazionalistak
* EHK Euskal Herriko Komunistak
* Deustuko Gazte Lokala * Zirikatzen!
* Herri Norte Taldea * Piratak Athletic Taldea
* Roller Derby de Bilbao (Botxo Killers)
* Komantxe Konpartsa * Piztiak Konpartsa

Azken urteetan, 1934ko azaroaren 9an izandako gertakariak ekarri ditugu gogora. Naziek, hainbat ghettoetan bortizki sartu eta judutarren, homosexualen, Ijitoen eta etorkinen kontrako eraso faxistak burutu zituzten.
Gertakari horiek, kapitalismoaren krisi ekonomiko, politiko eta sozial baten ondorioz, eskuin muturreko indar politikoek izandako jendartearen babesaren adierazle latzak izan ziren. Krisia haitzaki, naziek hiritarrak kolektibo jakin batzuen kontra xaxatu zituzten, eta jendartearen sufrimenduaren erantzule gisa identifikatu.
Tamalez, egungo krisiak 1934. urteko testuingurura garamatza berriro ere, eta garaiko urrats asko, gaur egun errepikatzen hasiak dira:
Eskuin muturreko alderdi politikoen eta talde nazi-faxisten gorakada.
Jendarte-pentsamenduan nolabaiteko ideologia homofobo eta arrazistaren justifikazioa.
Gutxiengo sozialen eta disidentzia politikoaren kontrako eraso progromistak.
Aipatutako kasu hauek, izatez, ez dira pasa den mendeko gertakari historiko soilak bakarrik. Grezian eta Errusian ematen ari diren auziak dira, eta, pixkanaka-pixkanaka, Europara zabaltzen ari den mehatxua
suposatzen du. Faxismoa, berriz ere, gobernuen eta instituzio politikoen utzikeriak areagotzen duen mehatxu erreala da; beti ere, homofobia, arrazakeria eta xenofobia barnebilduz. Eta aurrekoan aipatutakoaren harira eskuin muturreko talde horiek Euskal Herrian sortzeko bidean daudela gogor salatu nahi dugu.
Honekin guztiarekin, manifestu hau sinatzen dugun mugimendu eta antolakundeok gure kezka zintzoa adierazi nahi diogu jendarteari, egoera honi aurre egiteko gure konpromisorik sendoenarekin batera. Izan ere, jakin-badakigu faxismoaren kontrako borroka ez dela bakarrik ideologien konfrontazioan oinarritzen, mehatxatuta dauden kolektibo eta pertsona banakoen segurtasunean ere oinarritzen den borroka ere suposatzen du. Orain eta hemen martxan ipini behar dugun borroka da, etorkizun hurbilean nazismoak, faxismoak eta frankismoak eragin zituzten hilketa masiboak errepikatu ez daitezen.
Horregatik, azaroaren 9an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Faxismoak, homofobiak, arrazakeriak eta xenofobiak aurrera jarraitzen dute, eta eskuin muturreko proiektu bera “Estatuen arrazoi” eta jarraibide gisa ezarri nahi duten indar politiko eta talde nazi-faxistei aurre egin behar diegu. Horretarako, ezkerreko herri mugimenduen presentzia indartzearen beharra dugu: beharrezkoa den lehen pausu xumea, alegia.
Azaroaren 9an denok Bilbora!
Faxismoaren, homofobiaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada