2013/05/13

POESIA EGUNAK: “EMAKUMEEN BEGIRADAK PLAZARA”. (MAIATZAK 18).



Jakina da ikusmirak, nundik begiratzen den arabera, zeharo desberdinak izan daitezkeela. Eta bizi garen garai korapilotsu eta ziurgabe hauetan milaka ikusmira desberdinak daudela. Izan, bakoitzak du bere begirada,  begirada propioa edukiz gero, hitz propioa edukiz gero.
Ekitaldi honetan bere begirada propioa lantzen saiatzen diren poetisak izango ditugu geure artean. Munduari botatzen dioten begirada nahi dugu plazara ekarri.
Emakume-begiekin ikusi nahi dugu zihurgabetasunean amiltzen gaituen munstroa.
Emakume-begiekin ikusi nahi ditugu munduko plaza, kale, espaloi eta zokotan argitzen ari diren, marrazten ari diren, lantzen ari diren, garai berrien printzak eta ahaleginak.
Emakume-begiekin.
Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19,30tan, Mikelazulon izango dira gurekin Miren Agur Meabe, Castillo Suarez eta Arantxa Santesteban poetak eta Arantxa Vicedo abeslaria. Bertan aurkeztuko ditugu ere Euskal Herritik, Catalunyatik, Madridetik, Galiziatik, Andaluziatik, Logroñotik... 40 bat poetisek bidali dizkiguten poemak aurkeztuko ditugu eta momentu berezia bizi duen Greziako poetisen oroimena erakarriko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario