2013/05/28

BERRIA:ERRUSIAKO HOMOSEXUALAK GOBERNUAREN JOMUGAN


Hogei urte bete berri dira Errusian homosexualitateak delitu izateari utzi zionetik. Garai hartako legeak espetxe zigorra ezartzen zien gay, lesbiana, bisexual eta transexualei. Human Rights Watch erakundearen aburuz, alta, ezer gutxi aldatu da ordutik. Atzo bertan manifestazioa egin zuen Errusiako LGTB mugimenduak, «homosexualitatearen propaganda» egitea debekatzen duen lege bat onartu baitu parlamentuak. Jite horretako protesta ekintza oro debekatuta zegoen arren, kalera atera ziren ehunka ekintzaile, eta Poliziak bortizki erantzun zuen. 30 lagun atxilotu zituzten; tartean, Errusiako LGTB mugimenduko buru Nikolai Alexeev.

http://news.sky.com/story/1095386/russia-gay-rights-activists-arrested-at-rally






No hay comentarios:

Publicar un comentario