2013/05/07

AHTren aurkako taldeen deialdiak Donostialdean



Donostialdean AHTren aurkako taldeek datozen asteetarako antolatu ditugun zenbait ekimen dira hauek. Zuen parte hartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere:

Maiatzak 14 Asteartea:
DONOSTIALDEA, OARSOALDEA ETA BIDASOAKO AHTren AURKARIEN BILERA IREKIA, ORERETAN: 
Gaia: Astigarragatik Irunera AHTren proiektua aprobatzeko tramiteak hasi berri ditu azken aldian Espainiako gobernuak. Udalerri kaltetuak: Astigarraga, Donostia, Orereta-Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Irun. Hori dela eta, AHTren aurkako  informazioa eta salaketa kaleratzeko eta ekimenak antolatzeko helburuarekin, bilera irekia deitu dute Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek. Eguna: Maiatzak 14 asteartean, arratsaldeko 7'30etan, Oreretako "Zintzilik" Irratiaren egoitzan (Tomas Perez kalea). 

Maiatzak 16 Osteguna:
Hitzaldia: "DESOBEDIENCIA CIVIL Y ORDENAMIENTO JURIDICO", Fidel Sanchez abokatuaren eskutik (herri mugimenduen defentsan aritzen den abokatua). Arratsaldeko 7etan, Donostiako "Kortxoenea" Gaztetxean.

Maiatzak 21 Asteartea:
Hitzaldia: "SARE SOZIALEN SUKARRA ETA KONSTUMO GIZARTEA", Txopi Hacktibistaren eskutik. Arratsaldeko 7etan, Donostiako "Kortxoenea" Gaztetxean. 

Maiatzak 26 Igandea:
AHTren aurkako borrokaren aldeko IGANDE PASA: HERRI BAZKARIA, KANTHORIA BIOLIN-JOLEAK eta MUGALDEAKOAK taldearen kontzertua. "Kortxoenea" Gaztetxean (Bazkaria 2'30etan, musika arratsaldean). Txartela salgai (Rekalde tabernan: bazkaria eta kontzertua 8 euro)

Ekainak 16 Igandea:
AHTren aurkako MENDI MARTXA Urumean Kalteturiko inguruetara: "AHTrik EZ! PROIEKTU TXIKITZAILEAK GELDITU!", "APURKA-APURKA BAILARA EDER HAU BIHURTZEN DOAZ KARTZELA"  Ergobiatik Loiolara (3 ordu oinez). Amaieran: Bazkaria Loiolako "Hontza" elkartean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario