2012/10/09

Homofobia gorroto-delitua dela adierazi du Europar Batasunak

ARGIA: Homofobia gorroto-delitua dela adierazi du Europar Batasunak


Homosexual eta transexualen aurkako bazterkeria gorroto-delitu izendatu du Europar Batasunak. Gainera, diskriminazioa jasaten duten pertsonak babestuko ditu.
Europar Batasunak irailaren 12an onartu zuen lehen aldiz homofobia delitua dela.
Lesbiana, gay, transexual eta bisexualei egiten die erreferentzia erabaki honek. Parlamentuak adierazi du nazioarteko legeen artean hau dela genero adierazpenaz diharduen lehenbizikoa eta helburua pertsona horiek guztiak legalki babestea dela. Hemendik aurrera homosexualek eskubidea izango dute delitu homofoboen aurrean babesa edukitzeko edozein nazionalitatekoak izanik ere.
ILGA-Europe elkartea arduratuko da prozesua aurrera ateratzeaz. Haien ustetan, Europak aurrerapausoa eman du gorroto-delituen zerrendan (adina, etnia, erlijioa eta elbarritasuna)  homofobia gehitu duenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario