2012/06/30

Ehgamek 2012.eko Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina Sariak eman ditu


URREZKO HIRUKIA ETA TRAPUZKO ESPARTINA 2012
Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.
 Aurtengo saridunak:
URREZKO HIRUKIA 2012 :
Athletic Club, Bizkaiko Aldundiak maiatzaren 17aren (Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna) inguruko Homofobiaren aurkako kanpainan parte hartzeagatik.

TRAPUZKO ESPARTINA 2012 :
Jose Ignacio Wert, Espainako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroa, Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaiari, izena aldatzeaz gain, izana ere aldatu diolako, besteak beste, homofobia gaitzesten zuen atala eta askatasun afektibo eta sexualei buruzko aipamen oro kenduz.



Aurreko Urrezko Hirukiak:
-Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo
-Gayles taldeen boluntarioak
-Gaztegin (EGIN itxitako egunkariaren gehigarria)
-2001 Julia Martínez, ama
-2002 Hiesaren kontrako elkarteetako boluntarioak
-2003 Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa(EA), Elixabete Piñol(EAJ) eta Gemma Zabaleta(PSE-EE)
-2004 Igna Babel eta frankismoaren bestelako biktima guztiak
-2005 Lesbiana feministen kolektiboak
-2006 Aitor Arana
-2007 Francisco letamendia “Ortzi”
-2008 RaulL López Romo
-2009 Laura Bugalho
-2010 80 egunean pelikula,
-2011 Txalaparta Argitaletxea

Aurreko Trapuzko Espartinak:
-Pilar Urbano
-Jesús Cardenal
-Elias Yanes, Fernando Sebastian eta beste apezpiku batzuk
-2001 Eusko Legebiltzarra
-2002 Chenoa
-2003 Hegoaldeko Apezpikuak
-2004 PP-UPN
-2005 Aquilino Polaino eta CGPJ
-2006 Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak
-2007 Europride
-2008 NU-WRESTLING EVOLUTION Pressing Catch borrokaldien enpresa antolatzailea
-2009 Arantza Quiroga
-2010 Bilboko Udala (Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantza).
-2011 Nafarroako Unibertsitatea Genero-Ideologia Nazioarteko I Kongresua

Ehgameko Ekaitz Herrero, Bizkaiko erregistroan, Wert ministrariarentzako Trapuzko Espartina erresgistratzeko unean

Bilboko Athetikeko diruzaina den Izaskun Larrieta, Urrezko Hirukia Saria jasotzeko unean Ehgameko Imanol Alvarezek emanda


No hay comentarios:

Publicar un comentario