2012/04/19

GARAIPEN taldeak maiatzerako antulatutako ekitaldiak


GARAIPEN-ek , Donostia eta Errenteriako emakume etorkin eta euskaldun, feminista eta aktibisten taldeak  Maiatzerako hainbat ekintza ditu antolatuta, Ertamerikako emakumeen taldeekin batera landuko den sensibilizaio proiektu baten harira, elkartruke-/topagune-mahaietan

Mahaiak honakoak dira:
1.- Eskola feministen arteko elkartrukatzea
-Maiatzak 7, astelehena, Donostiako Emakumeen Etxean (19:00-21:00)
-Maiatzak 14, astelehena, Donostiako Emakumeen Etxean (19:00-21:00)
Gaur egun aktiboki gauden Eskola Feministen esperientzien elkartrukea izango da. Hilabete guztian zehar gure artean egongo diren El Salvadorreko kideekin gure sorrera, bilakaera, historia, bizipenak, dinamikak, proiektuak, ametsak, gurak... partekatuko ditugu.
2.- “Politika feministen aliantzak” topagunea
-Maiatzak 9, asteazkena, Donostiako Emakumeen Etxean (19:00-21:00)
-Maiatzak 10, osteguna, Errenteriako Xenpelar Aretoan (19:00-21:00)
El Salvadorreko kideekin batera, politika feministen inguruan aliantza sare bat osatzeko beharra eztabaidatuko dugu, jadanik badauden sareak partekatu eta aliantza berriak eraiki. Aukerak eraikiz, erlazioak sakonduz!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario