2012/03/05

VAL DI SUSAko borrokarekin elkartasuna KONTZENTRAZIOA: Martxoak 6 Asteartea, arratsaldeko 7:30etan Biribila plazan (Plaza Circular)



FORZA LUCA, LAGUN

Indarra Luca, laguna, Euskal Herriaren laguna.
Luca Abbá, italiarra, 20 urte pasa bere arbasoen bailarara itzulia, bere eskuen lanaz bizitzera, lurrak ematen zionaz gozatzera. Arbasoen lurraldea bere horretan mantentzera, Val di Susa AHTren ankerraz salbatzera, Europa guzirako borroka eta irmotasun eredu bilakatu den bailarako nekazaria.
Luca lagun, ospitalean zarena, koman, dorre elektriko batean elektrokatua, 10 metrotik eroria, erresistentzia gune batek jasaniko poliziaren oldarraldiaz dorrera igoa. Luca lagun, Euskal Herrira hainbatetan etorria, AHTren Aurkako Asanbladaren Akanpadetara bertaratua. Euskal Herriaren borrokaz ikastera hurbildua, nor eta guzion eredu zareten bailara horretatik etorria zarena. Forza Luca, amico, orain dela bi aste Florentzian euskaldun batekin hitzalditan aritua, zuen duintasunaren lekuko zuzena izan zena, han egonik Libera Repubblica della Maddalena ezagutu zuena. Luca laguna, Euskal Herria berriz ere aipatzen zuena, billeteen zigilatze kanpaina zuena egin zenutela erakutsi zeniguna, lanen hasierari begira prestatzen hasi behar zinetela onartu zuena, unerik latzenak orain heldu zirela bazekiena.
Forza Luca,laguna, Ama Lurraren laguna.

La valle non si arresta,
la Val di Susa resiste!
Liberi subito, liberi tutti

No hay comentarios:

Publicar un comentario