2012/03/05

ERALDAKETA FEMINISTA IZANGO DA EZINBESTEAN!!


Martxoaren 8a heldu da beste urte batez, eta bagatoz feministok indartsu kalera, indartsu eta elkarrekin berriro ere. Gaur, inoiz baino gehiago. Guztion ahotan dabil krisia.
Krisi ekonomiko larria bizi dugula diote, baina guk badakigu hori benetako egia ezkutatzea dela. Dei diezaiogun gauza bakoitzari bere izenez. Agerian utz dezagun krisi hau matxista dela, krisi soziala dela. Sistemaren krisia eta zaintzen krisia.
Eraldaketa soziala, eraldaketa feminista eskatzen duen krisiaren aurrean gaude!
Botere neoliberalak, bereak eta bi egiteko baliatu du “ezegonkortasun sozial” hau, aspaldian ikusi gabeko indarrez eta inoiz baino zilegitasun gehiagorekin. Horrela, krisi ekonomikoa deitzen dioten hau, ESKUBIDEEN krisi bihurtu da. Murrizketa ekonomikoei begiratuz gero, eskubideen murrizketa argiak ikus ditzakegu. Izan ere, zeintzuk pairatzen dituzte murrizketak? Hezkuntza, Zerbitzu sozialak, gazteentzat etxebizitzak lortzeko politikak, pentsioak, alargunen edota etorkinen eskubideak, besteak beste. Guk, argi daukagu eskubideen murrizketa horiekin klaseen eta sexu-generoen arteko bereizketa eta desberdintasunak areagotzen ari direla.
Horrez gain, eskuineko mugimendu kontserbadorearen erasoaldiak mehatxuan jartzen ditu urteen borrokari ezker feministok lortutako eskubide asko eta asko. Nabarmen geratzen dira atzerapausoak: abortuaren legea aldatu nahi dute, emakumeoi gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzen ukatuz; tratu txarrak jasandako emakumeak babesteko neurri polizialak jarri nahi dituzte, non da gure askatasuna? Bizkartzain kontrolatzaileak erasotzaileei jar diezaietela!; euren programa politikoan ez da LGTBQI (lesbiana, gay, transexual, bisexual, queer edo intersexualen) kolektiboaren eskubideen inguruan planteamendurik azaltzen; eta indarkeria matxistaren aurka jarritako neurriek, legeek, biktimizazioa bultzatzen dute. Adi egon behar dugu! Eta adi gaudelako goaz eskubideen borrokan aurrera!
Guk argi dugu. Feministak ez gaude krisian eta borrokan jarraitzen dugulako lortu dugu Emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurrea hartzeko eta biktimak artatzeko eta osatzeko Lege Aurreproiektua atzera botatzea! Bai, bai, lortu dugu! Zorionak! Eta abortoaren legean atzera egin ez dezaten lortuko dugu! Justizia soziala lortu arte borrokatuko dugu!
Eskuinari aurre egiteko indar feminista batuak behar ditugu. Horregatik, guk diogu: Krisi matxistari nanái, eskubideen borrokan aurrera. Hainbeste diskurtso zuzen eta korrektoren artean, krisiaren aitxakipean emakumeok erabakiguneetatik kendu eta etxera bidali nahi gaituzte. Baina argi gera dadila: ezin da berdintasunerako politikarik egin emakumerik eta feministarik gabe. Emakumeok erabakiguneetan egon behar dugu, eta egongo gara!
Guk, aspalditik argi daukagu: krisi kapitalista honen aurrean aldaketa soziala behar dugu! Hortaz, Eskubide berdintasunean oinarritzen den aldaketa soziala nahi, behar, aldarrikatu eta exijitzen dugu!
Gaur egun bizi dugun abagune soziopolitikoan hainbat gune sortzen ari dira Euskal Herrian gatazkaren konponbidean lan egiteko. Baina argi izan dezagun, eta argi utzi diezaiegun, emakumeon eta feministon parte hartzea eta eragiletza ezinbestekoa dela. Eta gatazka honen barruan ere sexu-genero gatazka dagoela. Prozesu honetan Emakumeen eskubideen aitortza lortu behar dugu. Orain da garaia!
Sexu-genero gatazkari izaera politikoa eman behar zaio, klase eta nazio gatazkari bezalaxe. Benetan Matxismoarekin amaitu nahi bada, gatazka gisa identifikatu behar dugu. Izan ere, ze bake mota da ba, sexu-genero zapalkuntza bere horretan mantentzen bada?
Eraldaketa soziala abian da. Eta bertan gaude, eta egon behar dugu emakume guztiok. Eraldaketa feminista izango da, Ezinbestean!
Gora borroka feminista!

Por un 8 de marzo rebelde y feminista

No hay nada que celebrar. Pero si hay mucho por denunciar, por transformar, por derrotar. La violencia, la exclusión, las distintas opresiones e injusticias! Esas que se producen y reproducen en el Estado, en el capitalismo, en el colonialismo, en el racismo y en la heterosexualidad obligatoria… Pero también, están las agresiones que enfrentamos cada día, esas que vienen del desconocido de la calle pero también del conocido, de la pareja, del jefe, del profesor. El 8 de marzo puede ser la excusa para negarnos a la humillación en lo cotidiano, para librarnos de su control sobre nuestro cuerpo y nuestra sexualidad. Para reivindicar el aborto como un derecho y el amor entre las mujeres como una estrategia de lucha política. El 8 de marzo es el día de la rebeldía feminista! Sin pedir permiso al patriarcado, ni quedarnos en sus márgenes, alzamos nuestra voz y le decimos NO a su régimen de terror.
Desacato Feminista!

No hay comentarios:

Publicar un comentario