2012/02/27

ZUZEU albistariak GAZTEBURDELAri buruz

Disidentzia sexuala gara eta beraien legeen gainetik gaude!

        gazteburdela1
Euskal Herriak, bere analisiak eta borrokak, sexu eta genero ikuspuntu politikotik, era alai eta zirikatzaile batean, kaleetan eztandaraziko duen gazte mugimendu antinormatibo eta politikoki desegokia behar du.
Makurtu txanponak hartzeko”, “ez duzue ezer balio”, “gaur ez duzu etxean lo egingo”, “txakurrak!” eta abar luzea. 60. hamarkadaren bukaeran, New York-en, horrelakoak poliziari esaten, pantera beltzei, eskubide zibilen aldeko mugimenduari edo “Puertoriqueños” taldekoei bakarrik entzungo genituela uste genuen. Maritxuak, bollerak, transak, trabestiak eta prostitutak oihukatu zituzten ordea. Baina hitz horiek hasiera besterik ez zen izan. Gero etorri ziren poliziek ondo merezitako sua, ostikadak, ukabilkadak… Stonewall-eko matxinadan parte hartutako maritxu askok esaten dute 2010. urtean: “Hil nahi nituen”, “polizia beldurtuta zegoen eta horrek poztasuna eragiten zidan” Gaztehgam-en izenean, Miss Orleans eta lagunei: ZORIONAK ISKI LARRIZ!! 1969ko ekainak 28ko matxinadaz hari gara. Ez dugu inoiz ahaztuko, trabesti batek, lurretik parkimetroa apurtu eta txakurren kontra jaurti izana. Hori eta gehiago merezi zuten, eta oraindik ere merezi dute. Anormalak!! Polizia ez dago herritarrak zaintzeko, sistemaren interesak bermatzeko baizik! Izan gaitezen erradikala. Merezi dute eta…
Norbaitek oraindik ez du jakingo zertaz hari garen. Baina hitz gutxitan azaltzeko ahalegina egingo dugu:
  • Homosexualitatea Ipar Ameriketako Estatu Batuetan ilegala zen. Hilketa bat baino ilegalagoa. Hiltzaile batek hil egiten du eta kito. Baina marika batek, jendartea eta batez ere haurrak kutsatu zezakeen.
  • Esterilizazioak, espetxea, torturak, hilketak… pairatzen zituzten heteronormatik at bizi ziren guztiak. Etxetik botatzen zituzten, informazio eta argazkia prentsan agertzen zen. Lana lortzeko ate guztiak isten zizkieten eta azkenean kalean bizitzera behartzen zieten. Kaleetan dirua lortu, marika eta bollerentzat mafiak irekitako tabernetan gastatzeko.
  • “Anbienteko” tabernak ilegalak ziren, baina ez mafiak irekitakoak zirelako, bertan maritxu eta bollerak zeudelako baizik.
  • Normalean sarekadak izaten zirenean, bertan zeuden guztiak identifikatu eta txakurren furgonetara eramaten zituzten. Handik polizia etxera eta, polizia etxetik ateratzeko aukerarik bazuten, zorionekoak! Baina dena eztanda egin behar zuen lehenago edo beranduago.
1969ko ekainaren bukaera hartan, batzuk, “aski da!” esan zuten. Nazkaturik, oraingoan ez ziren furgonetara igo nahi. Bollera batek polizia jo zuen, beste batek txanponak oinetara bota, besteek poliziari ipurdia ukitu… eta berehala barrikadak, sua, harriak… Miss Orleans izeneko trabesti batek lagunak artu, eta poliziengana urbiltzen hasi ziren. Poliziek atzera egin zuten. Eta matxinadan parte hartu zuen gazte batek esan zuen bezala, “momentu horretan konturatu ginen zein eremu kontrolatzen genuen. Kalea gurea zen”.
Kontziente izan behar gara errebolta horrek izandako eragina. Garai horretan dozenaka mugimendu ziren kaleetan: hippyak, Vietnam-eko gerraren kontrakoak, Pantera Beltzak… baina poliziari beldurra eragindakoak maritxuak eta bollerak izan ziren! Sistemaren kolektiborik ahulena. Kaleetan bizi ziren gazteak! Zabaldu nahi zuten mezua argia zen: Utz gaitzazue gure gorputzekin nahi duguna egiten. Sistema eta estatuak ezin du gure nortasunen gaineko eskumenik izan. Sarekada gehiagorik ez duzue egingo! Hiru egunetako matxinada izan zen, gero eta partaide gehiagorekin. Hirugarren gauean, Greenwich auzotik irten eta Times Square-ra zabaldu zen garaiko kale borroka zoragarri hori. Ekainak 28 zituen. Gay Harrotasuna eguna matxinada horretan sortu zen. Eta bat bateko istilu horiek, bi egun gehiagoz luzatu ziren. Disidentzia sexuala zapaltzen zuen sistema guztia bertan behera bota zuten. Sexu Askapenerako Fronteak eratu ziren.
Euskal Herrian, mugimendu hura orain 35 urte heldu zen. Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua (EHGAM), derrigorrezko klandestinitatean egin zituen lehenengo asanbladak Durango aldeko baserri batean ezkutuan. 1977an “Ley de peligrosidad social” zelakoaren kontrako lehenengo manifa burutu zuen Bilbotik, poliziaren jazarpena pairatuz. Hurrengo urteko ekainaren
24an, Stonewall-eko matxinada hura gogora ekarri zuten. Izaera iraultzaile hura oraindik ere militante zaharren erraietan sakon sustraiturik darrai.
Ordutik hona, gay eta les mugimenduaren inguruan erakunde ugari sortu dira Euskal Herri zabalean; baina, nola izan da bilakaera hori, eta zergatik bihurtu da borrokarako egun bat “Kortilandiaren” erakusleiho huts batean? Sistemak ez duelako bere kontrolpetik ezer usten. Kontrolatzen ez duena, txikitu egiten duelako. Argi dago, gure bizitzeko moduak beraien bizi eredua zalantzan jartzen duena. Historian zehar, pertsonok eta jendarte osoa bi patroi faltsu eta zurrunetara mugatu dituzte: zulatzeko zakila / zulatua izateko motxina. Arra / emea. Gizona / Emakumea. Bakoitzak bere portaera ondo txertatua daukate. Ekoizpen kulturala da, naturarekin bat ez datorrena, milaka intergenero, intersexual, transexual eta genital anbiguodun pertsonak jaiotzen direlako munduan. Gure sentitzeko eta bizitzeko moduak, bi patroi horiek baino aberatsagoa delako. Baina latzena zera da: denok dakigun moduan, banaketak sortzen dutenean, hierarkiak sortzen dira, eta hierarkiok botere estruktura eta zapalkuntza sistematikoa dakar. Horregatik, sistemak bere makinaria martxan jarri du bere interes politiko, sozial eta ekonomikoak bere horretan mantentzeko. Aldarrikapenak ezkontza heterosexualetan oinarrituriko ezkontza homosexualetara mugatzea lortu dute. Ekainak 28a despolitizatu eta enpresa pribatuez josi dute. Gay eta Les mugimenduen analisi osoa “berdintasunaren” behar abstraktura txikitu dute. (Ondo dakigu guk zein den sistemak nahi
duen berdintasun eredua) Eta beste gauza askoren artean, subjektu europar, klase erdiko eta zurietarako mugimendua izateraino eraldatu dute; denok gorputz lirain eta izaera heteronormatiboarekin. Denok artalde barruan ardi guztien antzera eta modura, denok kontrolpean izateko eta mundua aldatzeko ametsak estalita mantentzeko.
90. hamarkadaren hasieran, “queer” delako mugimendua sortu zen. Gay eta Les mugimenduen bilakaera erreformista eta anestesiatuarekin nazkaturik, feminismo erradikalarekin haustura bat eraginez eta mugimendu erradikalagoa sortuz. Sexualitate eta genero politikoki dinamitatuz. L(les)G(gay)T(trans)B(bi) etiketa eta errol heteronormatiboetatik aldenduz eta disidentzia sexuala indartuz, norekin oheratzen garen kontuan izan gabe. Hierarkiei eta botere estrukturei maskara kenduz. Estatuari, gure gorputzen, nortasunen, eta sexualitateen eskumena ukatuz. Sexofobia alboratuz. Baimenik eskatu gabe kaleak okupatuz. Euren biolentzia sistematikoaren aurrean gure indarra eta biolentziaren apologia indartuz. Zirikatuz. Beldurra eta mina eragiten.
Dinamikak eta borrokak era berritzaile eta lotsagabe batean plazaratuko dira. Elizetan gaztetxeak erdituko ditugu. Gure gorputzak, sistema heteropatriarkalaren kontrako arma bihurtuko ditugu. Zapaltzaileak identifikatu eta erasotuko ditugu. Elkartasuna, duintasuna, memoria eta borrokak ormonaz beteko ditugu indartsu loratzeko. Kaputxarik eramaten uzten ez badigute, kaputxarekin manifestatuko gara! Eta primeran pasako dugu egun eta gaua. Martxoak 24, denok Durangora. GazteBurdela arma bihurtuko dugu!
Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gaueko, Gaztehgam-eko kidea

http://zuzeu.com/2012/02/23/disidentzia-sexuala-gara-eta-beraien-legeen-gainetik-gaude/ 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada