2012/02/01

TXALAPARTAREN PRENTSA-OHARRA



Prentsa ohar honen bidez, iritzi publikoari jakinarazi nahi diogu Facebookek Txalapartakwebgune horretan daukan orrialdetik Itziar Zigaren Sexual Herria liburuaren azala kendu duela, dirudienez, enpresa horren arauak hausten dituelako. Zoritxarrez, ez da zentsuramota hau jasaten dugun lehen aldia: antzeko zerbait gertatu zitzaigun Diana J. TorresenPornoterrorismo liburuaren aurkezpenaren bideoarekin. Duela bederatzi hilabeteYoutubetik kendu zuten antzeko arrazoiak argudiatuz. Aipatu bi kasuetan, soil-soilikemakumezkoen titiak daude ikusgai. Berriz ere publikoki moralkeri faltsu hau eta sexu-zentsura honek eta, oro har, edozein zentsurak dakarten adierazpen askatasunaren kontrakoerasoa salatu nahi ditugu. Interneten edo edozein komunikabidetan gizonezkoen bularrak, hilketak, erasoak, gizaki edo animalien sarraskiak edota gu eta gure morala “zaintzen”dituen sistemak sortzen duen gosearen irudi moralgabeak ikus ditzakegu. Emakume batenbular biluzia erakusten duen liburu baten azala, ordea, zentsuratu egiten dute.
Gertakari honen aurrean, gizartean nagusi den moral sexista eta heteronormatiboasalatu nahi dugu. Hau zen, hain zuzen ere, Pornoterrorismo edota Sexual Herria bezalako liburuekin eraitsi nahi genuena. Argi dago borroka honek gudu-zelai ugari dauzkala eta,batez ere, irabazteke dagoela. Horregatik, gizarteari eskatu nahi diogu eraso neokontserbadore hauek borrokatu eta sala eta ditzan.

                                                                                                         Tafallan, 2012ko urtarrilaren 30ean

                                                                              

No hay comentarios:

Publicar un comentario