2012/01/12

Emakume abertzale eta feministon TOPAKETA FEMINISTAK martxoaren 2, 3 eta 4ean Leitzan



 Animatu emakume feminista eta abertzaleok, elkarrekin hausnartu, konpartitu eta ongi pasatzeko topaketak antolatzen ari gara. Izen-ematea jada hasi da!!!!

Eguberri hauetan bi neska erasotu dituzte Iruñean
Pasa diren Eguberri hauetan bi neska erasotu dituzte Iruñean; bata, Totem aretoan eta bestea Biurdanako parkean. Erasoen aurrean, AUTODEFENTSA FEMINISTA! Adi, datozen egunetako mobilizazioei.

EHBF: Hamar urte eta hamaika egiteko. Hilabete honetako Gaztezulo aldizkarian, Bilgune Feministak hamar urte hauetan egindako ibilbidea landu du Igone Fernandez-ek. Eskerrik asko tarte eder hau eskaintzegatik!

Publizitate sexistari kale! Ekimen desberdinak egin dira Euskal herriko txoko desberdinetan zehar publizitate sexista salatzeko. Albiste honetan, Bilgune Feministaren iritzi artikulua eta gaiaren inguruan argitaratutako beste lan batzuk bildu ditugu.

Abortoari hesia estutzear
Berria egunkarian, PPk abortuaren legea aldatzeko asmoa duela iragarri duen honetan, Mikel Peruarenak eginiko erreportaia interesgarri hauxe aukeratu dugu.

Maitasun erromantikoaren inguruko gogoeta Info 7 irratian. Mari Luz Esteban antropologoak kaleratu berri duen “Critica del pensamiento amoroso” saiakera liburuaz aritu ziren abenduaren 22an Info 7ko Parez Pare tartean Hitzen Lihoan; idazlearekin, berarekin eta Miren Aranguren eta Kattalin Minerrek ere gaiaren inguruan hitz egin zuten.

Gizarteak baztertutako amen eta haurren etxea. Liburu batean jaso ditu Eva Garcíak, Fraisoron, Gipuzkoako haur espositoak eta ama ezkongabeak, bizitakoak. Helburu nagusietakoa emakume horien errealitatea azaleratzea izan da: “Familiaren babesa izan zutenek ere, oso egoera gogorra jasan behar izan zuten kanpoan, gizartean”.

Ikus-entzunezkoen atalean, publizitate sexistaren gaia landuz Azpeitian egindako "poseen" ekimeneko argazkiak sartu ditugu!

Ikusi, irakurri eta kux-kuxeatu!!!!

web. www.bilgunefeminista.orge-posta. info@bilgunefeminista.orge-posta. ehbfeminista@gmail.comfacebook-a.facebook-era joan


No hay comentarios:

Publicar un comentario