2011/12/12

LOKARRIk “Berradiskidetze sozialerako gune irekira” gonbidatzen du


Etorkizuneko bizikidetza barneratzailerako oinarriak sendotzeko une garrantzitsu batean gaude orain. Horretarako beharrezkoa da berradiskidetze prozesu bat lantzearen inguruan geure gizartean dauden iritzi eta proposamen ezberdinak entzun eta konpartitzea.
Horregatik Lokarrik hurrengo abenduaren 17rako, larunbata, Barakaldoko BEC-eko Auditorioan (4. solairua) antolatu duen “Berradiskidetze sozialerako gune irekira” gonbidatu nahi zaituztegu.
Topaketak herritarrak eta geure gizarteko agente sozial eta politikoak hausnarketa-gune berean elkartzea du helburu. Ziur gaude BEC-ean sortuko diren hausnarketetatik geure esparru ezberdinetan landu beharko ditugun ideia eta proposamenak aterako direla. Horregatik, zuen ingurunean gonbidapen hau ahalik eta gehien zabaltzea eskertuko genizueke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario