2012/03/19

GOSE -Naizena Izateko- GAZTEHGAMentzat egindako abestiaren bideoklipa, Aitor Oñederrak zuzendua

http://www.youtube.com/watch?v=Cjkc0ZxFbhw



Naizena izateko, zakil berri bat edo
beste titi-pare bat nahiko nuke.
Bihar gauerdirarte baimenduta zaudete
gero harrotasuna berriz gorde.
***
Mihia preso daukat nire aho barruan,
borrokan dabil ihes egiteko.
Zure ahora sartu ta zure
negar guztiak larrutzeko.
***
Konformismoa sortzen duten berdintasunei
uko egiten diet aspaldian.
Eta gure oihuek lehertu ditzaten
entzun gura ez duten belarriak.
***
Badakit zer nahi dudan, hitzak ditut faltan
hizkera berri bat da nahi dudana.
Norma hausteko, genero gabeko
hitza da izena ta izana
***
Ez ar, ez eme
ez hetero, ez ero.
Ez ar, ez eme
ez harro ez gay.
NORMA DENAK HAUTSI NAHI DITUT!
HIZKERA BERRI BAT BEHAR DUT!

No hay comentarios:

Publicar un comentario