2011/11/21

Bilgune feministak manifestazio batera deitzen du, abenduaren 17an Bilbon, Indarkeri sexistaren aurka

Emakumeen aurkako indarkeria, bai Euskal Herrian zein munduko beste leku batuzetan, lehen mailako arazo sozial, politiko eta kulturala da. Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondoriolez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.  
 
Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Indarkeria sexista patriarkatuaren ondorioa da egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salpuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publiziztate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola... dana indarkeria da. Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.
 
Abenduak 17, DENOK BILBORA!!!
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario