2011/10/13

URRIAK 22/23, UDAZKENEKO TRANSOROPILAFEMINISTA BIZIKLETA-PIRAGUA ASTEBURUA LEKEITION!

Larunbatean/ Zapatuan:  11:00etan batuko gara Lekeitiko Autobus geltokian bizikletekin.
 
  • Lekeitiotik Ondarroarantza joango gara bizikletekin kostaldeko bide zaharretik. 13 km inguru, zailtasun maila handirik gabea (ez dago aldapa handirik).
  • Ondoren, bi aukera izango dira:
 
  1. Joan garen bide beretik bueltatu (beste 13 km)
  2. Hau, oraindik nekatu gabe daudenentzat, Berritxurantza jun, eta handik Milloi igo ta jaitsita, Oletan zehar Lekeitiora bueltatu (20 km inguru, aldapa handiagoekin)
 
  • Lekeition barriro denok batu, etxeetara joan dutxatzera eta poteo afaria.
 
 OHARRAK:
 
  • Bizikleta gehi bere gainean ibiltzeko beharrezko material guztiaz bakoitza arduratu behar da Lekeitiora arte ekarri eta zaintzeaz.
  • Larunbateko bazkaria, etxetik ekarri beharko du bakoitzak berea.
  • Lo egiteko lekua: apuntatzen zareten jendearen arabera, baina printzipioz antolatzaileon eta lagunen etxeotan sartzen saiatuko gara. (etxeetan kabitzen ez bagara inguruko aterpetxeetan begiratuko dugu)
 
Igandea/Domeka:
 
  • Goizeko 11:00ak inguruan denok batuko gara Lekeition Isuntzako hondartzan.
  • Itziar eta Eneritzek piragua maneiatzeko oinarrizko jarraibideak eman , piraguak hartu Lekeitioko Piraguazaleen elkartean eta uretara.
 
OHARRAK:
 
  • Piraguan ibiltzeko bakoitzak etxetik ekarri beharreko materiala: bainujantzia eta kamiseta termiko bat, beste dena Lekeitioko Piraguazale elkarteak, dohainik erabiltzeko aukera emango digu.
 
LEKEITIORA IRISTEKO
 
  • Kotxe edo furgonetakin zatoztenok adierazi izena ematean mesedez, agian gauean jendea etxeetan banatzeko (Lekeitio inguruko herritxoetan asko) zuen laguntza beharko dugu eta.
  • Bilbo, Gernika, Iurreta  eta Donostiatik autobusak daude:
 
                              
 
baina Donostiatik oso autobus gutxi daudenez, Gipuzkoatik etortzeko beste aukera bat, euskotrenarekin Debara hurbiltzea da, eta handik, Ondarroara autobusez gerturatu eta han jasoko zaituztegu Lekeitora eramateko:
 
 
IZEN EMATEAK:
 
  • Bidali email bat, katalinak2010@gmail.com helbidera ondorengo datu hauek adieraziz: izen abizenak, herria, telefonoa, helbide elektronikoa, nola zatozen Lekeitiora eta lotarako lekurik beharko duzuen ala ez adieraziz. Asteburu osoa barik, egun bakar bat baldin bazatozte ere, esan zein mesedez.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA, URRIAK 18! BIXKOR IBILIIIII 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada