Urtarrilaren 20an Bilboko Portuko UGTko ordezkari bat harremanetan jarri zen EHGAMekin, bere ustez homofoboa zen portukp ELA-k argitaraturiko panfleto bat salatzeko asmoz, eta bai panfletoa zein UGT-ren beraren erantzuna helarazi zizikigun.
Gure artean panfletoaren edukiaz hitz egin eta gero, ELAkoekin biltzea erabaki genuen. Bilera urtarrilaren 28an burutu zen eta goi mailako arduradunak egon ziren: Antolakuntza Arduradun Leire Txakartegi, Genero Politika-ko arduradun Begoña Diez de Ulzurrun eta Iñaki Sanandres Hainbat-eko arduraduna (Portukoa sail honen barruan dago). Bertan sentitzen zutela esan ziguten, Hanka sartzea izan zela onartuta ere, adierazi ziguten panfleto-egileek ez zutela inor mintzeko asmorik eta ez zitzaiela burutik pasatu ere egin idatzi zutena homofobiatzat hartua izan zitekeenik. Edonola ere, argi eta garbi geratu behar dela ELA homofobiaren kontra eta sexu-askapenaren alde dagoela eta behin eta berriro barkatzeko esan ziguten. Era berean idazki bat kaleratuko zutela agindu ziguten barkamen hori idatziz jarrita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario